euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal literatura modan dago Italian: Ixiar Rozasek bere azken lana aurkeztuko du Erroman hilabete bukaeran

2007/03/12

Ixiar Rozas idazle eta poeta lasartearra
Ixiar Rozas idazle eta poeta lasartearra

PUBLIZITATEA

Euskal ipuin laburren antologiaren aurkezpenaz gain, euskal literaturak beste hitzordu bat izango hilabete honetan Italian. Ixiar Rozas idazle eta poeta lasartear gaztearen eskutik heldu da hitzordua Erroman hilaren 29an, bertako euskal elkarte Associazione Culturale Euskarak (ACE) antolatuta. Bertan Rozasek bere azken lana aurkeztuko du, 'Negutegia' eleberria, eta euskal literaturari buruzko mintzaldia ere emango du.
Ixiar Rozas idazlea Erroman izango da hilaren 29an, bertako Associazione Culturale Euskara taldeak gonbidatuta, bere azken lana aurkezteko. 'Negutegia' da idazle lasartearraren azken eleberriaren izenburua eta aurkezpenean Rozasek liburu honi buruz eta orokorrean bere lana eta gaur egungo euskal literaturari buruz hitz egingo du. Aurkezpena 'La Maggiolina' aretoan izango da (Via Bencivenga, 1) gaueko 21:30etan hasita. Ekitaldian 'Pintxos', berriki italierara itzulia izan den euskal ipuin laburren antologia ere aurkeztuko du Rozasek. Hitzordua musikarekin bukatuko da, 'La Maggiolina' aretoaren tabernan.

Ixiar Rozas Lasarte-Orian (Gipuzkoa) jaio zen 1972an. Bere ibilbidean hainbat arlo landu ditu, antzerki lanak argitaratuz ('Gau bakar bat', 2004), haur eta gazteentzako literatura ('Yako', 2001 eta 'Yako eta haizea', 2002), narrazioak ('Korronteak', 2001 eta 'Sartu, korrontea dabil', 2001), eleberriak ('Edo zu edo ni', 2000) eta 'Patio bat bi itsasoen artean' (2001) poema liburua. Honez gain Rozas Periferiak kultura jaialdiaren koordinatzaileetako bat da. Idazle, musikari eta arlo desberdinetako sortzaileak bildu ditu aurreko edizioetan jaialdi honek Italia eta Euskal Herriko hiri desberdinetan.


Lotura interesgarriak

Ixiar Rozasi buruzko datu gehiago
Literaturaren Zubitegian

Ixiar Rozas Erromako Mediterranea jaialdian izango da
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko uztailaren 10ean

'Pintxos', euskal ipuin laburren bilduma
EuskalKultura.com-en argitaratua 2005eko irailaren 23an

'Periferiak' topaketak
www.periferike.org


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia