euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal kultura eta artearen inguruko irudi bilduma digital handiena sortu du Eusko Ikaskuntzako Euskomediak

2008/02/29

Trontzalari bikote bat, webgunean aurki daitezkeen 20.000 argazkietako bat (argazkia 3digitala.com)
Trontzalari bikote bat, webgunean aurki daitezkeen 20.000 argazkietako bat (argazkia 3digitala.com)

PUBLIZITATEA

"3digitala" deitutako proiektuak 20.000 argazki bildu ditu momentuz. Ekimen honen bitartez, Eusko Ikaskuntzak etorkizunean euskal kultura eta artearen inguruko 100.000 irudiko kopurua gaindituko duen bilduma erraldoia osatu nahi du lehenengo fasean. Web orrialdeak eskaintzen dituen abantailen onuraduna produktuak ilustratzeko kalitate altuko irudiak behar dituen edozein pertsona izan daiteke.
Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioak interneten sareratu duen 3digitala.com webgunea euskal kultura eta artearen inguruko irudi bilduma handiena da, bertatik adierazi denez. Besteak beste, Nafarroako inauteriak, Aralarreko tontorrak, Donostiako danborrada, Bilboko kaleak, Zeledon, Zuberoako usadio zaharrak, artelanak eta pertsonaia ezagunei buruzko 20.000 argazki bildu ditu orain arte, baina proiektuko kideek etorkizunean 100.000ko kopurua lortzeko asmoa dute.

Web orrialdeak diseinu interaktiboa duenez, erabiltzailea eroso ibil daiteke webgunean, argazki batzuk besteekin lotuz eta baliabide bakoitzaren inguruko informazioa jasoz. Irudiak artea, ekonomia, etnografia, pertsonaiak, natura, paisaia, baliabide grafikoak, numismatika eta armarria bezalako azpisailetan banatutako direktorio batean sailkatuta daude.

Argazkien erosketa

"3digitala"-k argazkien erosketa-zerbitzua eskaintzen du. Erabiltzaileek beren izena erregistratu, erosi nahi duten argazkia aukeratu eta produktua bidaltzeko eta ordaintzeko datuak eman beharko dituzte. Bildumak eskaintzen dituen abantailen onuradunak Euskal Herriko gaiak jorratzen dituzten publizistak, editoreak, diseinatzaile grafikoak, komunikabideak, ikus-entzunezko produkzio-etxeak eta bere produktuak ilustratzeko kalitate altuko irudiak behar dituen edozein pertsona izan daiteke.

Bestalde, Eusko Ikaskuntzaren Auñamendi Entziklopediak edo Euskonews aldizkariak dituzten baliabide dokumentalen bitartez, edozein pertsonek irudi bakoitzaren inguruko informazioan sakondu dezake interneten dagoen tresna hau erakundeak eskaintzen dituen bestelako zerbitzuekin osatuz.


Lotura interesgarriak

"3digitala"-ren web orrialdea
www.3digitala.com

Eusko Ikaskuntza
www.eusko-ikaskuntza.org

Euskomedia
www.euskomedia.org

Eusko Ikaskuntzaren Auñamendi Entziklopedia
www.euskomedia.org/aunamendi


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia