euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal hitzorduak Alacanten: ostiral honetan euskara ikasleen afaria, euskal dantza ikastaroa egin berria dutela

2019/11/25

Azarioaren 15eko euskal dantza ikastaroko partaideak. Datorren ostiralean, euskal afariaren txanda, Alacanteko El Txoko jatetxean
Azarioaren 15eko euskal dantza ikastaroko partaideak. Datorren ostiralean, euskal afariaren txanda, Alacanteko El Txoko jatetxean

PUBLIZITATEA

Alacant, Espainia. Alacanten bizi bazara, jakin ezazu euskara eta euskal kulturaren inguruan mugimendua ari dela sustatzen azken bolada honetan, aukera emanez euskara ikasi, praktikatu, giro euskalduneko saioetan parte hartu eta ikasitakoa lanean jartzeko. Datorren ostiralean, azaroaren 29an, 20:00etan, hiriko Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara ikasleak El Txoko euskal tabernan bilduko dira, Benalua auzoan, bertako jabe donostiarrak prestatutako pintxo, kroketa eta bakailao-tortilla menua dastatzeko, euskal kantuak lagun.

Antolatzaile, Izaskun Kortazar, HEOeko euskara irakaslea. "Kasu honetan 20-25 pertsonarentzako afaria izango da, lekuaren mugak direla-eta", adierazi dio EuskalKultura.eus-i Alacanten bizi den irakasle bilbotarrak.


Duela hamar eguneko dantza ikastaroko irudiak, Irati Enzunza irakasle

Azkenaldi honetan, ordea, euskal proposamen gehiago egin dizkie Kortazarrek bere ikasleei eta oro har Alacant inguruan bizi diren euskaltzaleei.

Izan ere, azaroaren 15ean euskal dantza ikastaroa eskaini zien Irati Enzunzak Alacanteko Hizkuntza Eskolako euskara ikasleei. "Ekitaldia irekia izan zen eta espero baino askoz ere jende gehiago etorri zen: HEOeko beste hizkuntzetako ikasleak, Alacant eta inguruko jendeak... guztira 50 bat pertsona batu ginen eta giro ezin hobean ondo baino hobeto pasatu genuen euskal dantzak ikasi bitartean", azaldu digu Estatu Batuetan bizi zela NABOko euskara arduradun eta sustatzaile izan zen Kortazarrek.

Kontaktua:

Izaskun Kortazar
Alacanteko HEOeko euskara irakaslea
Translator-Itzultzaile: www.berba.org


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia