euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko zenbat agertokitan arituko da bihartik aurrera Joseba Gotzon, kantari gisako bere 35. urteko saioei amaiera emanez

2019/11/25

Joseba Gotzon Varela kantari portugaletearrak bihar kantatuko du Pachucan, abenduaren 7an bukatzeko bere bira mexikarra
Joseba Gotzon Varela kantari portugaletearrak bihar kantatuko du Pachucan, abenduaren 7an bukatzeko bere bira mexikarra

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Urte bidaiaria darama Joseba Gotzon abeslari portugaletearrak kantari gisako bere 35. urteurreneko ospakizunen baitan. Nazioarteko Bira honen hasieran Euskal Herriko eta espainiar estatuko hainbat agertokietan aritu bazen ere, gherotik eta urtean zehar Kuban, Uruguain, Txilen eta Argentinan aritu izan da zuzenekoak eskaintzen eta, urtea egoki bukatzeko, oraingoan Mexikora itzuli da '35' izeneko biraren baitan, bihartik aurrera Hidalgo, Jalisco eta Guanajuato estatuetan geldialdiak eginez datozen egunetan.

Pachuca hirian emango du bere lehenengo kontzertua 'Ignacio Rodríguez Galván' poesiaren nazioarteko jaialdiaren bederatzigarren edizioan, Jorge Contreras Herrera poeta mexikarraren agindupean. Hitzordu hau bihar asteartea izango da, Romo de Vivar antzokian. Biharamunean Trenbidearen Kultur Etxean ariko da, eta ostegunean Hidalgoko unibertsitatean emango duen kontzertuarekin agur esango dio poesiaren jaialdi honi.

Mexikoko ostera honen bigarren geltokia Guadalajaran egingo du Joseba Gotzonek, Jaliscon. Bertan emanaldi berezi bat eskainiko du, izan ere duela 80 urte desagertu zen Euzkadiko Selekzioa gogoan 'Un equipo de hermanos' (Anaien taldea) dokumentala proiektatu eta 'Nortasuna' diskoaren abestiak kantatuko ditu, selekzioaren historia kontatuz.

Azaroaren 30ean literatura eta arte independentearen jaialdian ariko da Joseba Gotzon Guadalajaran; eta Mexikori aurtengoz azken agurra emateko Guanajuatoko León hirian joko du abenduaren 5, 6 eta 7an, iaz bertan izan zuen arrakasta errepikatzeko asmoz.

Emanaldiak

-Azaroaren 26a. Pachuca FIP. Teatro Romo de Vivar
-Azaroaren 27a. Pachuca FIP. Centro Cultural del Ferrocarril
-Azaroaren 28a. Pachuca FIP. Universidad Polítécnica del Estado de Hidalgo
-Azaroaren 29a. Guadalajara Casa Alcalde Cultural.
-Azaroaren 30a. Guadalajara  La otra FIL
-Abenduaren 4a. Guadalajara Kamilo’s
-Abenduaren 5a. León 
-Abenduaren 6a. León 
-Abenduaren 7a. Guanajuato

-Webgunea: http://josebagotzon.com
-Facebook: https://www.facebook.com/joseba.gotzon.12



Komentarioak

  • Aurrera

    Aurrera Joseba Gotzon!

    Marcelo (Buenos Aires, Argentina), 2019/11/27 13:47

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia