euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herrian nondik zatozen jakin eta zure eta zure familiaren historia liburua lortu nahi? Orain aukera daukazu

2020/01/24

Aukera polita eskaintzen du "Tus Apellidos Vascos" webguneak erroetan ikertu eta norberaren familia-liburua osatzeko
Aukera polita eskaintzen du "Tus Apellidos Vascos" webguneak erroetan ikertu eta norberaren familia-liburua osatzeko

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Zenbat aldiz galdetu diozu zeure buruari zure arbaso euskaldunen jatorriari buruz? Norekin eta zein adinekin ezkondu ziren, zenbat seme-alaba izan zituzten eta zein izan zen euren legatua? Bizi izan zineten baserria ezagutu nahi izan al duzu, zertara dedikatu ziren? Zergatik bidaiatu zuten mundu berrira: gerra izan al zen, erbestea, edo etorkizun hobe baterako ilusioa?

Tusapellidosvascos.com webgunearen bidez, zure familiaren historiara hurbildu eta zorrotz ezagutu ahal izango duzu. Izan ere, zure arbasoen kontakizun biografiko eta literario esklusiboa egin dezakegu zuretzat, zuhaitz genealogiko bati eta mendeetan zehar jarraitu zuten ibilbide geografikoaren mapari lotua. Parrokietako artxiboetan, erregistro zibiletan eta artxibo espezializatuetako informazioa biltzen duen istorioa. Hori guztia zure arbasoak eta euren ingurua agertzen diren argazkiekin, elementu grafikoekin, erreseina eta dokumentuen erreprodukzioekin editatuta.

"Ezagutu zure eta zure familiaren historia propio zuretzat egindako liburu bereizituan"

Zure jatorrien ikerketa historiko eta dokumentatua da, liburu bakar eta esklusibo batera bildua, haritz egurrezko azala duen liburu batera ekarria, euskal nortasunaren zeinu adierazgarri.

Lan honen atzean ikertzaile talde bat dago, bere zorroztasuna eta emaitzengatik ezaguna. Euskal Telebistak arrakasta handiz estreinatu zuen "Todos los apellidos vascos" eta "Origen" saioak egin zituzten kazetari eta historialarien taldea.

Profesional horiek beraiek arduratuko dira orain zure eta zure aurrekoen istorio eta pasadizoak, zure familiaren historia beren testuinguru historikoan kontatu eta kokatzeaz, begirada nor zaren eta nondik zatozen hobeto ulertzean jarrita.

Ikerketa hau egin ahal izateko, beharrezkoa da interesa duten pertsonek gutxienez euskal abizen bat izatea hirugarren belaunaldira arte. Gainerakoak berdin dio, nonahi jaioak izan daitezke edo munduko edozein lekuan bizi, Euskal Herrian, diaspora...

"Zure euskal arbasoenganako bidaia propio zuretzat egindako ikerketa baten ondorio"

Bere sustraiak ezagutzeko interesa duena norbanako bat edo familia oso bat izan daitezke. Edo enpresa edo erakunde bat, bere eremuan erreferente den pertsonaren baten genealogia ikertu eta oparitu nahi diona.

Gainera, familiaren ikerketa egin ondoren, talde honek berak aukera ematen dizu zure jatorrira bidaia bat egiteko, eta baita familia-elkarretaratze bat antolatzeko ere. Gidari akreditatu baten eskutik, zure arbasoen baserria ezagutu ahal izango duzu, eta euren herri, paisaia eta ohituretan barneratu, noizbait eurak egin zuten ibilbide bera eginda.

Tusapellidosvascos.com webguneak xehetasun osoz azalduko dizu liburuaren edukia eta bidaiaren esperientzia zertan datzan, baita aukera emango dizu talde profesionalarekin harremantzeko; izan ere arreta pertsonalizatua baita eskaintzen dena, ikerketa norberaren egoera eta ezaugarrien arabera eta pertsona bakoitzaren neurrira egina izan dadin.

- Harremandu webgunearen bidez posta elektronikoz edo telefonoz +34 690 785 084 zenbakian (Euskal Herriko orduak)



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia