euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herria bihotzean: ekitaldi ugari Comodoro Rivadavian 'Euskal Echea' Elkartearen Mendeurrena ospatzeko

2023/05/08

Mendeurrena ospatzeko ekitaldi agenda aberatsa antolatu du Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteak
Mendeurrena ospatzeko ekitaldi agenda aberatsa antolatu du Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteak

PUBLIZITATEA

Comodoro Rivadavia, Argentina. Euskal dantza gaualdia, gai historikoei buruzko topaketa, zine-foruma, abesbatzen topaketa eta gala afaria antolatu ditu, besteak beste, Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteak maiatz honetan bere lehenengo mendeurrena ospatzeko. Baina horretaz gain erakundearen izena eramango duen boulevard bat ere inauguratuko dute, esaterako, euskal presentziaren lekukotasunaren markak ikusgarriagoak eginez Comodoro Rivadavia hirian.

Ospakizun programari 'Con Euskal Herria en el corazón" (Euskal Herria Bihotzean) deitu duten dantza emanaldiarekin emango zaio hasiera maiatzaren 18an, ostegunez, Maria Auxiliadora Institutuko Antzokian. EEko lehendakari Maite Baztan koordinatzaile, gau ekitaldia omenaldi bat izango da Euskal Etxeak Euskal Herriari eskainia, eta elkarteko hiru dantza taldeak izango ditu protagonista, bertako tango dantzarien eta Lagun Artean Abesbatza lankide.

Jaiak maiatzaren 18, 19, 20 eta 21ean

Maiatzaren 19an, ostirala, UNPSJB-San Juan Bosco Patagoniako Unibertsitate Nazionaleko Historia Saila lagun, “Euskal Historiaren ehun urte“ izenburupeko mahai ingurua egingo da, unibertsitateko hiru historialari, Edda Crespo, Graciela Ciselli eta Silvana Dos Santos solaskide, baita Euskal Etxeko bazkide Paula Zuluaga eta Iñaki Montoya irakasleak ere. Arratsaldeko seietan, Carlos Gabilondoren Euskal Zinema Ibiltariaren eskutik, Alauda Ruiz de Azúa zuzendari bizkaitar gaztearen Cinco Lobitos proiektatuko da Comodoro Rivadavia Kultur Etxeko Auditoriumean.

Maiatzaren 20an, larunbata, eguerditik aurrera, orain arte Portugal Etorbidea zen bulebarreko zati batek, El Chubut eta Esquel artekoa, izen berria hartuko du eta 'Euskal Echea” izango da eta inaugurazio horren ekitaldian, Gernikako Haritzaren kimu bat landatuko da. Arratsaldean, Comodoro Rivadavia Kultur Etxeko Auditoriumean, 'Lagun Artean' Abesbatza Topaketa egingo da, koru partaideak Fundación Española, Coro de Adultos Mayores, Polifónico Municipal eta EEko Lagun Artean, azken hau hasieratik zuzendari izan duen Susana Martinovic buru.

Gorazarre Euskal Herriari: 'Euskal Echea' bulebar berria, Gernikako Arbolaren kimu berri bat landatuko, Koru Topaketa, Gala Afaria, meza Katedralean...

Larunbatari amaiera egokia emanez, gauean, Saavedra Parkeko aretoan, Mendeurreneko Gala Afaria egingo da. Bertan, elkarteko bazkide, gonbidatu eta lagunak partaide, ohorezko topa egitea gauzatu dute bertaratutako guztiek Argentinara aukera berri bila iritsita elkartea sortu zuten etorkinak gogoan.

Ospakizunen asteari igandean, maiatzaren 21ean, emango zaio amaiera, San Juan Bosco Katedralean 19etan emango den mezarekin.

Sarrerak dagoeneko salgai

“Comodoro Rivadaviako Euskal Etxearen mendeurrenaren ospakizuna bertako komunitatearentzat ekitaldi ahaztezina izatea espero dugu, eta omenaldi egokia eskualdeko euskal historia eta kulturari”, adierazi dio Euskalkultura.eus-i Euskal Echea-ko lehendakari Maite Baztanek.

Gehiago jakiteko edo sarrerak eskuratzeko Whatsappa 2974602253, edo sare sozialen bidez:
-Instagram @euskaletxeacr
-Facebook Asociación Euskal Echea- Centro Vasco Comodoro Rivadavia

Zorionak Euskal Echea eta Comodoroko euskaldunak!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia