euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak 97 urte beteko ditu gaur eta online ekitaldi programa oso batez ospatuko du

2020/05/20

Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak gaur egungo egoerari aurre egiten dio eta 97. urteurrena ospatzen du
Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak gaur egungo egoerari aurre egiten dio eta 97. urteurrena ospatzen du

PUBLIZITATEA

Comodoro Rivadavia, Argentina. Aste honetan Argentinako Patagoniako euskal elkarte zaharrena den Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak bere 97. urteurrena ospatuko du. Zorioneko koronabirusagatik, erakundearen ekintza guztiak bertan behera geratu dira aurten: dantzak, abesbatza, kirolak... Baina ez dute nahi izan bertako bazkide eta lagunek Euskal Etxearen urteurrena besterik gabe pasatzen uztea. Eta, komunitate osoa partraide hartu nahi duen online programa bat antolatu dute gaurtik igandera bitartean..

Gaur asteazkena jarriko dira abian ospakizunak. Arratsaldez izango da eta 19.30etan Zoom bidez egingo dute urteurreneko ekitaldi nagusia. Zuzendaritza Batzordekoak, kideak eta lagunak birtualki elkartuko dira, honako programa honi jarraituz:

-Bideoak: Euskal Etxeko talde eta aktibitate guztiak presente egoteko, bideoak erakutsiko dituzte: abesbatzaren bat (Euskal Etxeko abesbatzaren parte-hartzea iazko azaroan Bahia Blancan, 2019ko Euskal Aste Nazionalean), bai dantza talde guztienak (Txikiak, Ertainak eta Haize Dantzariak talde nagusia).
-Hitza: Hector Baztan Lehendakariaren hitzak
-Topa-egitea: nork bere etxean topa egiteko nahi duena prest izateko proposatzen dute.

Ostiralean, 97. urteurrenaren karietara egindako lan eta marrazkiak emailez jaso eta Euskal Etxeko sare sozialetan zabalduko dituzte.

Larunbat goizean, irrati saio berezi bat transmitituko dute goizeko 11.30etatik 13.00etara, euskal musika, mezuak, agurrak eta pasadizoak partekatuz (hona entzuteko linka: romeriavascacr.radio12345.com). Nahi duenak zoriontze audioak edo mezuak bidali ahal izango ditu, gehienez hiru minutukoak vascoscr@yahoo.com.ar helbidera edo whatsappez +54 9 297 460 2253 zenbakira. Eta egun horretan entzun ezin dutenentzat, igandean errepikatuko dute saioa.

Larunbat arratsaldean, berriz, umeentzako ordua helduko da: Zoom plataforma erabiliz, 16:00etan erakundeko ume guztiak gonbidatuta daude elkarretaratzera, Maite Baztan eta Wanda Bazán koordinatzaile. Gutxienez birtualki elkar agurtzeko aukera izango dute, berrogeialdiagatik ez baitute aurten biltzeko aukerarik izan.

Bukatzeko, Euskal Etxekoek argi dutenez "janaririk gabeko ospakizuna ez dela benetako euskal ospakizuna", ondoko asteko igandean, maiatzaren 31an, Euskal Etxeko sukaldariek “sukalki” izeneko euskal plater tipikoa prestatuko dute eta salgai egongo da erakundearen egoitzan. Protokoloak betetzen, aldez aurretik erreserbatu eta igandean egoitzatik pasatu ahal izango zara manatutako anoen bila.

EuskalKultura.eus-ek ere bat egin nahi du 97. urteurrenarekin eta berau ospatuko duten guztiekin. Lerro hauetatik, beraz, Zorionak eta Urte Askoan!

-Zoom bilerara batzeko linka, hemen.
-Bileraren ID: 771 8604 4806
-Pasahitza: 2JYvNA



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia