euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Comodoro Rivadaviako Euskal Etxea ekintzez betea hurreratzen ari bere Mendeurrenera: zortzi hilabete baino geratzen ez

2022/09/14

Comodoro Rivadaviako euskal etxeko kideek FedeComEx Elkarteak antolatutako Immigrante Aintzindariaren Desfilean
Comodoro Rivadaviako euskal etxeko kideek FedeComEx Elkarteak antolatutako Immigrante Aintzindariaren Desfilean

PUBLIZITATEA

Comodoro Rivadavia, Argentina. Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkartea zenbait ekitaldi lagun ari da ospatzen Argentinan immigrantearen hilabetea den iraila, hiriko FedeComEX-ek (Atzerriko Komunitateen Federazioak) proposatutako jardueretan aktiboki parte hartuz. Izan ere, Patagoniar Immigrante Aitzindariaren Eguneko desfileko partaide izan zen, Diadema Argentina auzoan. Comodoroko auzo honek 100 urte bete ditu aurten, eta garrantzi handia dauka Comodoro Rivadavia hirian, bertan finkatu zirelako eskualdera heldutako lehenengo etorkinak.

Joan den asteburuan, irailaren 9tik 11ra, euskal etxeak bere txosna muntatu zuen hiriko azokagunean antolatutako Azoka Gastronomikoan. Bertan euskal janari tipikoak prestatu eta saldu zituzten, tartean taloak txistorrarekin, piperrada, zerrki pintxoak, euskal pastelak eta goxua. Gastronomiaz gain, euskal dantzak ere erakutsi zituzten agertokian aritu ziren euskal etxeko dantza taldeek.

Egun batzuk lehenago, irailaren 3, FedeComEXe federazioaren Enbaxadore Kulturala aukeratu zuten gizatalde bakoitzeko ordezkarien artean. Aurten Euskal Etxekoek María Inés Peralta aurkeztu dute. “Mani” Euskal Etxeko dantzaria da 2011tik, gaur egun helduen “Haize Dantzariak” taldeko kidea, eta betidanik Euskal Etxearekin konprometitua oso. Bestalde, Euskal Etxeak bat egin du Federazioak hiriko erakusleihoak tradizioz tindatu eta apaintzeko proposamenarekin, eta euskal musika tresna, jantzi tipiko, liburu, eta ikurriñarekin jantzi ditu berea.

Mendeurrenerako zortzi hilabete

2022 jarduera handiko urtea izaten ari da Comodoro Rivadaviako Euskal Etxean. Maiatzetik berreskuratu zituzten txikien, gaztetxoen, ertainen eta nagusien dantza taldeen entseguak. Bestalde, Eneka Córdoba irakasleak, Euskara Munduan programan trebatzen ari denak, gogoz hartua du euskara klaseen ardura. “Lagun Artean” abesbatzak, bere aldetik, 20 urte bete ditu aurten eta San Ignazio eguneko mezaren ondoren, hasieratik dauden 5 korukide omendu zituen: Marcela Bassi, Dora Huiche, Julia Ibarguren, Juana Urbieta eta Rita Maldonado. Euskal etxeak berak 99 urte bete zituen joan den maiatzaren 20an eta, nola ez, gogotsu eta ilusioz ari zaie begiratzen hemendik gutxira izango diren Mendeurrena ospatzeko ekitaldiei.

Zorionak, Comodoroko Euskal Etxea, egiten duzuen ahalegin eta lanarengatik!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia