euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ondare immaterial proiektu batek euskaldunen jateko molde, ohiturak-eta jaso nahi ditu Buenos Aires probintzian

2022/09/14

PUBLIZITATEA

Azul, Argentina. Deia Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak egin du, euskal komunitateetako kideak gonbidatuz euren euskal arbasoen elikadura-ondareari lotutako kontakizunak eta legatua bildu eta partekatzera. Ekimenak 'El legado vasco' (euskal ondarea) du izena eta oraingoz Azul, Tandil, Olavarría eta Quequén-en garatuko da, azken honen gertukoa den Necocheako Euzko Etxeko lagunak ere propio gonbidatuz, izan ere proiektua Buenos Aires probintziako Erdialdeko Unibertsitate Nazionalaren hedapen proiektuen deialdira aurkeztuko baita; horregatik, oraingo honetan, aipatutako hirietako euskal komunitateetan jarriko du arreta, bertan baitauzka egoitzak unibertsitate horrek, interesa orokorra den arren.

Errezetak, argazkiak, liburuak, errezeta-koadernoak, sukalde-tresnak, pasadizoak, istorioak, testigantzak eta elikagaiei eta ekoizpen-prozesuei, prestatzeko moduetan egin diren egokitzapenei buruzko guztiak balio du, euskal komunitatearen nortasunaren parte den guztiak, eta ongi etorria izango da euskal elikagaien ondare-erreskate proiektu hau garatzeko. Bildutako materialak liburu bat egiteko oinarria izango dira. Ekarpenak elkarrizketa gisa, idatzizko kontakizun gisa edo egokitzat jotzen den beste edozein bidez jasoko da.

Kontaktatu eta zeure hondar-alea ekarri

Parte hartu nahi dutenek telefonoz jar daitezke harremanetan Maite Salsamendi lizentziatuarekin 2494-66371 zenbakian; edo Sandra Adam lizentziatuarekin, 2281-554361an; edo, honako helbide elektroniko honetara idatziz: patrimonioalimentario2022@gmail.com.

On egin!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia