euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere 92. urteurren astean, Maiatzaren 25eko kabalkadan hartu zuen parte Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak

2015/06/05

Comodoro Rivadaviako euskal gizataldea Maiatzaren 25eko hiriko desfilean (argazkia EE)
Comodoro Rivadaviako euskal gizataldea Maiatzaren 25eko hiriko desfilean (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Ekintza batzuen berri eman eta beste batzuetara gonbidatu nahi du Patagoniako argentinarrean, Chubut probintziako Comodoro Rivadaviako euskal etxeak. Agenda bete betearekin ekin zion  instituzioak bere 92. urteurreneko asteari, aste berean bere urtebetetze jaia ospatu eta Maiatzaren Iraultzaren desfilean parte hartuz. Ekaineko datozen egunetan, aktibitate solidario bat egingo du Euskal Echea elkarteak, etxeko dantza taldea partaide.  

Comodoro Rivadavia, Argentina. Askari solidario bat ari da antolatzen Conodoroko euskal etxe patagoniarra hiriko Rotaract erakundeari laguntzeko helburuarekin. Askari goxoa eta euskal dantzak izango dira arratsaldeko erakarpena. Hitzordua ekainaren 20an da, arratsaldeko 4etan, Alsina kaleko 446. zenbakian, sarrerak 150 peso.

Urtebetetzeak eta kabalkada

Maiatzaren 20an 92 urte bete zituen Comodoro Rivadaviako Euskal Echea euskal etxeak eta urtero bezala lagun ugari bilduz ospatu zuen. Urteurren jaia, ordea, igande 24ra pasatu zuen eta euskal etxean egiten diren aktibitate guztietako ordezkariek hartu zuten parte. Ignacio Baztan, Mauricio Viegas, Eduardo Vergel eta Santiago Baztan sukaldariek pintxoak eta ehun pertsonarentzako paella prestatu zituzten; Lagun Artean abesbatzak bere errepertorioko kantu sorta bat abestu zuen eta Haize Dantzariak taldeko txiki eta gazteek dantza emanaldia eskaini zuten.

Urteurren bazkariaren baitan, euskal etxeko aurtengo erregina hautatu zuten elkarteko kideek Paula Zuluaga 21 urteko dantzaria eta pala pilotan ere aritu ziren kirol zaleak.

Euskal etxearen urtebetetze jaia ez zen izan, ordea, maiatzaren asteburu luzeko ekintza bakarra Comodoroko euskal gizataldearentzat. Izan ere bezperan Comodoro Rivadavian instituzioo den Teatro Español antzokiaren 81. urteurren ikuskizunean hartu zuten parte bai dantzariek bai Lagun Artean koruko kantariek.

Eta astelehen 25ean, ArgentinakoAberri Egunean, udalak antolatutako Tedeumean eta kabalkadan izan ziren Euskal Echea-ko lagunak Euskal Herriko ordezkari. Neska-mutilak euskal jantzi tradizionalez jantzita desfilatu ziren, ikurrina eskuan. 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia