euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Josu Martinez zinegilea ‘CC16-Jon Villelabeitiaren artxiboa’ proiektuaren aurkezpenean partaide, Comodoro Rivadavian

2019/05/20

‘CC16-Jon Villelabeitiaren artxiboa’ proiektua
‘CC16-Jon Villelabeitiaren artxiboa’ proiektua

PUBLIZITATEA

Comodoro Rivadavia, Argentina. 16mm-ko kamera lagun, Jon Villelabeitia aitzindari izan zen Patagonian zinema arloan. Besteak beste, gaur egun bere izena daraman Patagoniako San Juan Bosco Unibertsitate Nazionaleko Ikus-Entzunezko Zentroaren sortzailea izan zen. Orain, bere lana balioestea helburu duen ‘CC16-Jon Villelabeitiaren artxiboa’ proiektua abiarazi dute, eta astearte honetan, maiatzaren 21ean, aurkeztuko dute, Unibertsitateko errektore Carlos Manuel de Marziani buru izango duen ekitaldian. Saioaren hasieran, Comodoroko Euskal Etxeko dantzariek ohorezko Aurreskua dantzatuko dute, tartean Bilbotik propio heldutako Josu Martinez ikerlari eta zinemagilea bertan dela.

Aurkezpenean Euskal Herriko Unibertsitateko ‘Nor’ taldean egiten ari den bere lanaren berri emango du Martinezek eta horren ostean ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ bere azken dokumentala aurkeztuko du. Hitzordua arratsaldeko 7etan da, Cine Teatro Español delako aretoan, sarrera libre eta doan.

Mintegi bat ere eskainiko du Josu Martinezek Comodoro Rivadavian, ‘CC16-Jon Villelabeitiaren artxiboa’ proiektuaren baitan. Mintegian honako hiru gaiak jorratuko ditu: “Euskal Herria kanpoko zinegileen ikuspuntutik’, ‘Euskal zinegile erbesteratuak’, Villelabeitia bera kasu; eta ‘Euskal zinema gaur egun’. Mintegia maiatzaren 23an eta 24an izango da, goizeko 9etatik ordu batera, Unibertsitateko ikus-entzunezko zentroan, sarrera libre eta doan.


[Marina Villelabeitiak, Jon Villelabeitiaren alabak eta ekimenaren bultzatzaile nagusiak, proiektua azaltzen du]

-Artikulua bertako prentsan, ekitaldiok eta Jon Villelabeitiaren lana aipatuz



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia