euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Euskal Etxeak urteroko bere hitzordu ezagunenetako bat ospatuko du bihar: Baztango Eguna

2023/05/05

Aurten maiatzaren 6an egingo da Mexikon Baztango Eguna. Helduen menua, 700 peso, haurrena 300
Aurten maiatzaren 6an egingo da Mexikon Baztango Eguna. Helduen menua, 700 peso, haurrena 300

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Guztia prest dago Mexikoko Euskal Etxean larunbat honetan urteroko bere festa kuttun, ezagun eta jendetsuenetako bat ospatzeko. Urtero maiatza iristen delarik jakina da Mexiko Hirian bertako baztandar komunitatearen festa nagusia heldu dela, Baztandik etorri zirenak, euren ondorengo hemen sortuak zenbait belaunalditan, eta lagunak oro Euskal Etxeko hitzordu bestatsu honetara gonbidaturik. 

Baztango musika eta giroarekin batera ez dira faltako bertan Baztango kutixiak, eta menuko parte izango dira Baztan-zopak, piperrada, haragi-salda eta azpizuna zainzuri saltsarekin. Kantatzeko eta betiko dantzak dantzatzeko ohitura beste hainbat lekutan bezala behera badator ere, seguru animatuko direnak ez direla faltako, musikari finak ere ugari dauzkan komunitate eta festa honetan. Eta aurten gainera, Osasunak finala jokatu behar duelarik Sevillan, pantaila prestatuta dago dagoeneko, gorritxoei animo sendoenak bidaltzeko.


Baztango Egunaren 2019ko edizioko irudiak

Gogora dezagun Euskal Etxean 2004tik egiten den Baztango Egunak lekukoa hartu ziola aurretik hamarkada askotan, La Vasconia okindegiko Zugarramurdi Iribarren familia arizkundarraren instalazioetan egiten zen euskal festari. Langile baztandar asko ekarri zituen enpresa honek Europatik, ez baita ahaztu behar Mexikoko okin enpresa handienetako batzuk nafarrak izan direla, eta aitzaki polita izaten zen festa hau hango moduan jan, musean, pilotan, kantuan eta dantzan aritu eta etxean bezala jostatzeko.

-Gehiago jakiteko edo izena emateko whatsappa: +5522718679



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia