euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarra: Bilboko hitzordura etorri diren 18 estatuetako kideen bideo eta agurrak (I)

2007/07/11

Jose Goicochea Australiak Biltzarrean dauzkan ordezkarietako bat da (argazkia BasqueHeritage.com)
Jose Goicochea Australiak Biltzarrean dauzkan ordezkarietako bat da (argazkia BasqueHeritage.com)

PUBLIZITATEA

Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarrera etorri diren ordezkari eta partehartzaileen agenda estua da egunotan, baina astelehenean Bizkaiko Kostaldean egin zuten txangoarekin hasi zen, Bermeo eta Bakio aldean. Aurreko biltzarretan ezagututako lagunak agurtu eta munduko behainbat herrialdetako euskaldunak ezagutzeko parada izan zen. Jatorri eta hizkera desberdinak, baina helburu bera: euskal kultura munduan zabaldu eta bultzatzea. Beraiek direlako protagonista, guk bideo hauetan hitza eman diegu euren burua aurkeztu eta asmoak azal diezazkiguten. Hauetxek dira batzuk, bihar bigarren zatia.




Philippe Acheritogaray, San Frantzisckko Euskal Etxea. Estatu Batuetako ordezkaria.



Rubila Araya, Valparaisoko Euskal Etxea, Txile. Urazandi bildumako liburu bat aurkezten du Biltzarrean.



Agurtzane Aguado, Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeko lehendakaria, Uruguai.



Pedro Javier Arriaga, Caracaseko Euzko Etxeko lehendakaria. Venezuelako ordezkaria.



Mariluz Artetxe, FEVAko lehendakaria. Argentina.



Rocío Basterra, Viedma eta Patagones-eko Euskal Etxea, Argentina. Gaztemundu 2007n parte hartu du.



Ernest Behaxateguy, Québeceko Euskal Etxea. Kanadako ordezkaria.



Iban Campo, Santo Domingoko Euskal Etxea. Dominikar Errepublikako ordezkaria.



María Teresa Comide, La Habanako Euskal Etxeko lehendakaria, eta Nuria Gregori. Kubako ordezkariak.



Imanol Galfarsoro, Londres-ko Euskal Etxea. Erresuma Batuko ordezkaria.





Mary Gaztambide, NABOko lehendakaria, Estatu Batuak.



Jose Goicoechea, Sydneyko Euskal Etxea. Australiako ordezkaria.


Lotura interesgarriak

IV. Mundu Biltzarra: Zubigintzan
Batzarrari buruzko informazioa Eusko Jaurlaritzaren webgunean

Biltzarraren egitaraua
2007ko uztailaren 7an BasqueHeritage.com-en argitaratua


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia