euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxeen II. Euskarazko Podcast lehiaketa abiatu dute; jolasa da, zergatik ez lagunei esan eta saiatu zurea bidaltzen?

2024/04/12

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Iazko edizioaren arrakastak bultzaturik, eta mundu zabaleko euskaldunei eta euskara ikasleei zuzenduta, Europako Euskal Etxeen II. Euskarazko Podcast lehiaketaren kaleratu dute Madrilgo Euskal Etxeak eta Valentziako Laurak Bat-ek. Gonbitea diasporako euskaldunei oro eta Euskal Herritik kanpo euskal etxeetan, hizkuntza eskoletan edo irakurletzetan euskara ikasten ari direnak hartzen ditu aintzakotzat. Ekintzaren helburua “ikasleen eta euskaldunen artean euskararen erabilera eta zabalkuntza sustatzea da".

Deialdira bakarka edo taldean eginiko euskarazko podcastak aurkez daitezke, eta originalak eta inon argitaratu gabeak behar dute. Lehiaketak bi kategoria ditu: “Euskara ikasten ari diren pertsonentzat” eta “Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat”. Podcasten gaia librea da eta gutxienez 5 minutu eta gehienez 15 minutu iraungo dute. Euskal etxe antolatzaileetako irakasleek osatuko dute epaimahaia eta irabazleak aukeratzerakoan, hizkuntzaren egokitasuna, originaltasuna, sormena eta lanaren kalitate teknikoa baloratuko da.

Epea, ekainaren 10a

Lanak posta elektronikoz igorriko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa behar dira ipini. Podcast-ak Wetransfer bidez gurelehiaketak@gmail.com helbidera bidaliko dira eta gaian “II. Euskarazko Podcast lehiaketa” jarriko da. Aurkezteko epea 2024ko ekainaren 10an amaituko da.

Modalitate bakoitzeko saria Etxepare Euskal Institutuak emandako euskarazko liburu eta ikus-entzunezko material sorta bat izango da. Lehiaketaren irabazleak ekainaren 21ean jakinaraziko dira. Madrilgo eta Valentziako Euskal Etxeetan aldi bereko bi Sari Gala egingo dira egun horretan. Oinarriei buruzko informazio gehiago hemen.

Diasporan bizi den euskalduna bazara edo euskara ikasten ari den euskaltzalea, animatu eta parte hartu, limertimendu polita izan daiteke, eta gu zure emaitzak ikusentzuteko gogo bizian gaude!

(Iazko lehiekatera aurkeztu ziren podcast, hemen entzungai)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia