euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Diasporaren Egunean Urkullu lehendakariak Gasteizko ekitaldi instituzionalean Diasporari luzatutako mezu eta hitzak

2021/09/14

2021eko Euskal Diasporaren Egunaren karietara Jaurlaritzak egindako dokumentala (beheko bideoan ikus dezakezu)
2021eko Euskal Diasporaren Egunaren karietara Jaurlaritzak egindako dokumentala (beheko bideoan ikus dezakezu)

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Pandemiagatiko neurriei zorrotz segituz, Urkullu lehendakaria buru duen Jaurlaritzak eta Arabako instituzioek Gasteizera bildu dituzte 2021eko Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko ekitaldiak. Gogora dezagun, ospakizun instituzional hau bat gehiago dela mundu osoko euskal etxe, elkarte, gizatalde eta norbanakoek Euskal Diasporaren izaera, ekarpena eta errealitatea jendaurretu, aldarrikatu eta ospatzeko irailaren 8aren inguruan antolatu dituzten hainbat eta hainbat hitzorduen artean, guztiak helburu horrek elkartuta aniztasunean asmo berean partaide,

Eusko Jaurlaritzak lehendakaria buru Gasteizko iDarte Klaustroan Euskadiko Arte eta Diseinu Goi-Eskolan egin du hitzaldi eta ekitaldi nagusia. Lehendakariak 'Basques in California' erakusketa ere inauguratu du, Boiseko Euskal Museoa ere partaide egindakoa, Antso Jakituna Fundazioan.

Streaming bidez mundu osora zabaldu den hitzaldian, Urkulluk Euskadiren elkartasuna, hurbiltasuna, konpromisoa eta bat-egitea azpimarratu du Diasporarekiko (hona hitzaldia).

Irudi hauetan, Gasteizko ekitaldia, Gorka Alvarez eta Marian Elorzaren hitzak, Lehendakariaren hitzaldia, filma, musika zuzenean eta ekitaldia osotasunean.


2021eko Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldia Gasteizen

Irailaren 8ko ekitaldiekin batera, irail-urrian Diaspora ardatz izango duen jardunaldi-programa eratu da Gasteizen (ikus programa), baita zinema-ziklo bat ere EHUren Gasteizko Letren Fakultatean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia