euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu lehendakariak HanHemen Basque Global Network euskal sare berriaren lehenengo aurkezpena egin du

2021/09/14

Posible da dagoeneko izena ematea "euskaldunak mundu mailan konektatuko dituen espazio digital" berrian
Posible da dagoeneko izena ematea "euskaldunak mundu mailan konektatuko dituen espazio digital" berrian

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Euskal Diasporaren Egunak Gasteizen ekarri zuen berritasunetako bat Urkullu lehendakariak eta Jaurlaritzako ordezkariek "HanHemen Basque Global Network" izenpeko proiektuaren iragarpena izan zen. Oraindik hastapenetan dagoen proiektua bada ere, prestaketa eta plazaratze lanak aurreratuta daudela adierazi dute Jaurlaritzatik. Izan ere, webgunea aktiboa du dagoeneko eta interesa duena sar daiteke eta ikusmiratu ditzake HanHemen-ek bere buruaz ematen dituen aurreneko azalpenak.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia dago proiektuaren atzetik eta bere burua "Euskal Komunitate Globala konektatu nahi duen ekimen digitala" legez aurkezten du, "interakzioa modu dinamikoan eta kolaboratiboan sustatu nahi duen plataforma, komunitate hori osatzen duten pertsonen distantziak hautsiz".


Iragarpen bideoa

Momentuz euskaraz eta gaztelaniaz antolatuta, "harremanak izateko, interakziorako eta lankidetzan aritzeko gune berri" izatekotan plazaratu da, "esperientzia desberdinetatik abiatuta eta pertsonak erdigunean jarrita".

Euskal Diasporaren Egunean lehenengo behin-behineko plazaratzea eginik, plataforma berriak aitortzen du bere "subjektua eta funtsezko elementua euskal diaspora osatzen duten pertsonak" izango direla, bai eta "une batean edo bestean bidaiatu behar duten eta informazioa behar duten edo esperientziak partekatu behar dituzten pertsona guztiak ere".

Proiektua "epe erdi luzean finkatzeko sortu da, eta Euskal Komunitate Globalaren konplizitatea beharko du". Webgunea zabaltzearekin batera, sare sozial nagusienetan ere topa daiteke, FacebookTwitter, Instagram.

Posible duzu izena ematea edo informazio gehiago eskatzea. Horretarako aski honako formularioa betetzea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia