euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Concordiako Immigranteen Jaia: Agustina Lorenzattok ahotsa ipini zien Inkisizioak erretako euskal emakumeei (bideoa)

2021/09/14

Agustina Lorenzattok, Inkisizioak erre zituen euskal emakumeen ahotsa ekarri zuen Argentinako Concordiara
Agustina Lorenzattok, Inkisizioak erre zituen euskal emakumeen ahotsa ekarri zuen Argentinako Concordiara

PUBLIZITATEA

Concordia, Argentina. Entre Rios-ko 28. Immigrantearen Festa Probintzialeko ekitaldiak uztailetik urrira garatzen ari dira Concordia hirian. Gizataldeetako elkarteek bi sukaldaritza azoka egin dituzte dagoeneko Jaiaren egitarauaren baitan hiriko kostaldeko pasealekuan eta abuztuaren 21an ‘Talentu Ikuskizuna’ Unión Israelita delako aretoan. Ekitaldi honetan “Jaiaren Kultur Erreginak izateko bere burua aurkezten duten neskek euren ‘jarrera eta trebetasunak’ erakutsi behar dituzte”, diote antolatzaileek. Hiriko euskal etxeak ordezkaria bidali zuen aurten ere saio horretara.

Bere tartean, Ibaiko Izarra-ko Agustina Lorenzattok Inkisizioak erre zituen euskal emakumeen istorioa islatzen duen ipuin bat antzeztu zuen. Berak emanaldirako propio idatzitako testu bat zen eta ‘sorgin-ehiza’ izenarekin historiara pasatu zen emakumeen kontrako indarkeria ez ezik, gaur egungoa ere salatu nahi izan zuela adierazi dio EuskalKultura.eus-i.


[Antzezlan laburraren bideoa]

Agustina Lorenzatto Gizarte Komunikazioa eta Kazetaritza ikasi zituen eta Concordiako zenbait hedabidetan ari da lanean. Duela bi urte hasi zen Euskal Etxeko ekimenetan parte hartzen eta Jaiaren Kultur Erregina izateko aurkeztu zenean, euskal emakumeak aztergai hartzen zituen ikerlan bat burutu zuen.

“Bereziki interesgarria da gaia niretzat, deialdian eskatzen zutenez neronek egindako ikerketa bat ere erantsi nion. Gehien interesatzen zaidana euskal emakumeek historian zehar izan zuen rola da; baserrian, ekonomian, eta nola ez, baita mitologian ere”, azaltzen du Argentinara XIX. mendearen amaieran iritsi ziren nafarren ondorengoa den kazetari gazteak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia