euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Diasporaren Artxiboak ibilbide presentzial edo birtuala egitera gonbidatzen zaitu azaroaren 15ean: ba al zatoz?

2022/11/10

Diasporarekin zerikusia daukaten objektuak Euskal Diasporaren Artxibora ekartzeko kanpaina bat
Diasporarekin zerikusia daukaten objektuak Euskal Diasporaren Artxibora ekartzeko kanpaina bat

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Aukera ederra azaroaren 15ean —datorren asteartean— Euskal Diasporaren Artxiboa bisitatu nahi dutenek bisita gidatu baten bidez online egiteko; edo Bilbon egoterik daukatenek, bisita hori fisikoki gauzatzeko. Luxuzko gidariekin, gainera: Borja Aginagalde, Gorka Alvarez eta Violeta Rodríguez Apreza. Eguna, esan bezala, azaroaren 15ean; ordua: 16:00etan, EHko ordua, [Argentinako 12etan, Caracaseko 11etan, New Yorkeko 10etan, Mexikoko 9etan edo Kaliforniako 8etan].

Euskal Diasporaren Artxiboa Bilbon dago eta Euskadiko Artxibo Historikoarenparte da (Maria Diaz de Haro kalea, 3). Artxibo Historikoko zuzendari Borja Aginagalde da eta berak egingo die agurra fisikoki edota online hurreratzen direnei. Ondoren gidariak Gorka Alvarez Aranburu (Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaria) eta Anabell Violeta Rodríguez Apreza (artxiboaren katalogazioaren arduraduna) izango dira eta artxibo honen historia, helburua eta funtsak erakutsiko dituzte.

Bisita EHUko Euskal Diasporaren graduondokoak bere baitan antolatzen dituen ekintzen barruan kokatzen bada ere, interesa izan dezaketen guztiei egongo da zabalik. Bisita fisikoa egin nahi duenak posta elektronikoz eman beharko du izena, egoitzaren edukiera bete arte. Diasporako edozein tokitik bisita interneten bidez jarraitzeko, nahikoa izango da bideokonferentziaren estekari jarraitzea.

Bilbon presentzialki parte hartzeko idatzi hona:
[Eguneratua 2022-11-13: KOPURU PRESENTZIALA BETETA]

oscar.alvarez@ehu.eus edo anabellvioleta@hotmail.com

Bisita ONLINE egiteko, sartu hona, adierazitako orduan:
https://ehu.webex.com/ehu/j.php?MTID=m9242503b3e4af2569cfd156ed19d5ab8



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia