euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Argentina elkarteak larunbat honetan egingo du 2021eko Biltzar Nagusia Donibane Garaziko Herriko Etxean

2021/10/15

Monika Legarto irisartarra buru duen Euskal Argentinaren aurreko Biltzar Nagusi bat Donibane Garaziko Herriko Etxean
Monika Legarto irisartarra buru duen Euskal Argentinaren aurreko Biltzar Nagusi bat Donibane Garaziko Herriko Etxean

PUBLIZITATEA

Donibane Garazi, Nafarroa Beherea. Euskal Argentina elkarteak, urriaren 16an, larunbat honetan, egingo du 2021 Urteko Biltzar Nagusia Donibane Garaziko Herriko Etxean, usaian bezala. Beste hainbat euskal etxe eta elkarte legez, pandemiak ere eragina izan du EHtik Euskal Herriaren eta Argentinaren arteko ezagutza eta harremanak laguntzea eta areagotzea --euskaldunen Argentinarako emigrazio mugimendua eta familiak bereziki azterturik-- helburu duen elkarte honetan ere, Argentinako euskal diaspora presentzialki geratuta ibili den epe honetan.

Biltzan Nagusia goizeko 9:30etatik aurrera egingo da Nafarroa Behereko hiriburuko Herriko Etxeko behe solairuko aretoan eta eguerdiaz geroztik partaide eta lagunak senidetasun bazkari batera bilduko dira. Monika Legarto irisartarra buru duen elkarteak hizpide hartuko dituen gaien artean, elkartearen jarduera azken Biltzar Nagusitik hona, bazkide batzuk garatzen ari diren proiektuak Argentinarako euskal emigrazioa ikertzeko lagungarri, datorren urtean La Pampako Macachinera egin daitekeen bidaia bertan egingo den Euskal Aste Nazionalean parte hartzeko...



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia