euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Roger Amorós ikaslea Salouko Txoko Lagun Artea Euskal Etxeak deituriko XIV. eguberri postal lehiaketa irabazle

2008/12/12

Erdian, Roger Amorós irabazlea, bizikleta esku batean eta ziurtagiria bestean. Bere eskuinean, Pol Oto, bigarren saria, bere oparia eta ziurtagiria eskuetan; bere ezkerrean, Silvia Sáez, dagozkion opari eta ziurtagiria eskuetan. Atzean, lan sarituak.
Erdian, Roger Amorós irabazlea, bizikleta esku batean eta ziurtagiria bestean. Bere eskuinean, Pol Oto, bigarren saria, bere oparia eta ziurtagiria eskuetan; bere ezkerrean, Silvia Sáez, dagozkion opari eta ziurtagiria eskuetan. Atzean, lan sarituak.

PUBLIZITATEA

Roger Amorós gaztetxoa, Salouko Europa Eskolako ikaslea bera, izan da hiri kataluniar honetako 'Txoko Lagun Artea' Euskal Etxeak aurten bere XIV. edizioan deitu duen eguberri postal lehiaketako irabazlea. Salouko Udal Kultura Arloarekin batera antolatua, bertako zenbait merkataritza enpresa babesle, lehiaketako sariak postala argitara ematea eta Euskal Etxeak eguberri-zorionetarako erabiltzea dauka sari, ahaztu gabe, irabazleak batere ahaztu ez duenez, 'beste' sari preziatua: mendiko bizikleta bat.

Salou, Katalunia. Salouko CEIP Europa Eskolan ikasle den Roger Amorós gaztetxoa izan da euskal etxe kataluniar honek urtero antolatzen duen lehiaketa honetako aurtengo irabazlea. Honez gero sasoin honetako klasikoa bilakatua den ekimen hau Salouko Udaleko Kultura Arloa lankide eta bertako bi enpresa --Fotografia Fernan's eta Dow Chemical Ibérica SL-- babesle izanik antolatu da.

Marrazki edo margolan irabazlea Euskal Etxeak bere eguberriko postalak edertzeko erabiliko du abendu honetan. Horrekin batera, Roger Amorósek beste opari nahikoa berezia jaso du saritzat: mendiko bizikleta bat.

150 lan aurkeztu ziren

Bigarren saria, argazki makina bat opari duena, Salouko CEIP Eskolako beste mutiko batek bereganatu du, Pol Oto-k, hirugarren saria, ostera, Santa Maria del Mateko CEIP Eskolako Silvia Saez neskatoak jaso duelarik.

Honakoan hamalaugarren edizioa bete duen gabonetako postalen lehiaketa honek 150etik gora lan bildu ditu partaide. Parte hartzeko, ikasleek lehenengo mailako goiko zikloko ikasleak edo ESOko lehenengo ziklokloak behar zuten izan, norgehiagokako arauek zehazten dutenez.

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia