euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Estreinekoz euskal herri kirolak erakutsiko dira Murtziako Iraileko Azokan, bertako Euskal Etxearen eskutik

2007/09/01

Murtziako Euskal Etxearen aurreko ekitaldi bat (argazkia Murtziako EE)
Murtziako Euskal Etxearen aurreko ekitaldi bat (argazkia Murtziako EE)

PUBLIZITATEA

Murtziako Euskal Etxeak herri kirolak erakutsiko ditu hiri honetako Iraileko Azokan aurten estreinekoz. Azoka atzo bertan hasi zen, baina euskal ekitaldiok datorren asteburuan izango dira. Harrijasotzaile eta aizkolariek hiru erakustaldi egingo dituzte eta trikitilari talde batek ere beste hainbeste kontzertu eskainiko ditu. Azokak dirauen bitartean Euskal Etxeak standa izango du zabalik eta euskal produktuak saldu eta informazioa banatuko da bertan.
Euskal herri kirolak lehenengoz iritsiko dira Murtziako Iraileko Azokara, Euskal Etxearen lanari esker. Ekitaldiok elkarteak azokan duen standean egingo dituzte. Bertan gainera Euskal Herriari buruzko informazioarekin 5.000 afitxe banatzen hasi dira jada eta euskal produktuak dituzte salgai: Astigarragako sagardoa, Bizkaiko txakolina, Nafarroako ardoa, Sakanako txistorra, Erronkariko gazta eta Bilboko makailaua, besteak beste. Gainera, Itziar Bengoa eta Gloria Etayo artista bilbotarren lanak ere jarriak dira dagoeneko salmentan.

Herri kirol erakustaldiak Donato Larretxea, Patxi Larretxea, Ohian Larretxea eta Garikoitz Larretxea aizkolari eta harrijasotzaile nafarrek eskainiko dituzte. Lehena larunbatean, hilaren 8an izango da, 12:30tan. Bigarren ekitaldia egun bereko ilunabarrean, eta azkena igandean, eguerdian. Euskal musika ere entzungai izango da Murtziako Azokan, Zumarragako Iñaki eta Gari Lizarraga trikitilariekin. Euren emanaldiak euskal standean bukatuko diren kalejirak izango dira eta kontzertu forma hartuko dute. Larunbatean (12:00 eta 21:00etan) eta igandean (13:00etan) izango dira.


Lotura interesgarriak

Murtziako Euskal Etxea
www.euskaletxea-murcia.com

Euskal Kirolaren II Gala, Murtziako Euskal Etxean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 3an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia