euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Estatu Batuetako BEO euskal elkarteak uztailaren 31era arte luzatu du 2025-2026 ikasturterako bekak eskatzeko epea

2025/07/08

Estatu Batuetako BEO elkarte euskaltzaleak gazteei buruzko dinamika bat darama, eta beka lagungarriak eskaintzen dizkie
Estatu Batuetako BEO elkarte euskaltzaleak gazteei buruzko dinamika bat darama, eta beka lagungarriak eskaintzen dizkie

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. San Frantziskon egoitza duen BEO (Basque Educational Organization) elkarte euskaltzaleak uztailaren 31era arte luzatu du 2025-2026 ikasturterako bekak eskatzeko epea. Bekak Estatu Batuetako unibertsitate edo kolegio batean datorren ikasturtean izena emandako ikasleek har dezakete parte. Hautagaiek, lan bat aurkeztu beharko dute, literatura, ikusentzunezko edo eszenikoa, originala, "Musikaren inpaktua euskal kulturan" gaia landuz. Lanak online bidaliko dira izenburu batekin, azalpen batekin zerk inspiratu duen edo zer nolako harremana duen proposaturiko gaiarekin.

  • Literatura lana bada, bost orrialde izango ditu gehienez, barne daudela poesia, ipuina, entsegua, kazetaritza, ez-fikzioa, fikzioa, hitza laua, antzerkia...
  • Ikusizko arteaz: irudiak bereizmen altukoak behar dute izan. Bideo bat eskatzen 3Dko obretan. Ikusizko arteek baitaratzen dituzte: marrazkigintza, pintura, grabatua, argazkigintza, zinema/bideo ekoizpena, arte digitala, eskultura, zeramika, diseinua, eskulanak, arkitektura…
  • Arte eszenikoak: ez dute 10 minututik gorakoak izan behar. Barne dira: bertsolaritza, dantza, musika, opeta, antzerkia, magia, hitz esana, zirkoa, abtzerki jusikala, mimoa, txotxongiloak...

Hiru beka banatuko dira:

  • Lehenengoa: 2,000 dolarrekoa
  • Bigarrena: 1.500 dolarrekoa
  • Hirugarrena: 1.000 dolarrekoa

Irabazleei, euren lana defenditzea eskatuko zaie bideo grabaketa baten bidez.

Baldintza eta xehetasunak hemen topa daitezke. Zalantzak argitzeko: scholarships@basqueeducational.org.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia