euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Esker emate eguna da gaur Estatu Batuetan, ikus nola ospatzen duten euskal etxe eta jatetxe batzuetan

2019/11/28

Esker Emate Egunaren bezperan, euskaldunak eta ez euskaldunak Bakersfieldeko euskal jatetxeetara ateratzen dira afaltzera
Esker Emate Egunaren bezperan, euskaldunak eta ez euskaldunak Bakersfieldeko euskal jatetxeetara ateratzen dira afaltzera

PUBLIZITATEA

Bakersfield, AEB. Urteko jai egun berezietakoa da gaurkoa Estatu Batuetan. Bertako euskaldunek ere familia eta adiskideekin bildu eta ospatzeko baliatzen dute, mahai baten inguruan partekatuz eta eskertuz elkarrekin egon ahal izatea, eta ez daudenak ere gogoratuz. Boiseko Euskal Etxeak, elkarretaratzea antolatu zuen atzo bere areto nagusian, biltzeko eta konpartitzeko aukera emanez bere bazkide eta lagunei.

Kalifornian, Bakersfield-eko euskal jatetxeek ere bat egin zuten Esker Ematearekin eta hona nola bildu zuen bertako telebista kate batek azkeneko urte hauetan hainbaten artean ohitura bilakatu den Esker Emate Egun bezperan euskal jatetxe batera afaltzera joatea. Hona bideoa:

 


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia