euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxean ere euskal sagardo naturala edan nahi duzu? Online salmenten denda estreinatu du ‘Txapela’ sagardoak

2019/11/28

‘Txapela’k online salmenta jarri du abian
‘Txapela’k online salmenta jarri du abian

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Argentinan egindako 'Txapela' euskal sagardo naturala martxoan merkaturatu zen eta erantzun ezin hobea lortu du euskal etxe eta jatetxeetan. Argentinako euskal gizataldearen hainbat bilera eta festatan eskaini izan da eta protagonista izan da kolektibitateko jatetxeetan ez ezik, mota askotako jantoki eta jatetxeetan ere antolatutako Pintxo eta Sagardotegi gauetan.

Proiektuari falta zitzaion gauza bakarra sagardoa etxeetaraino ekartzea zen eta herritarrek era partikularrean erosi ahal izatea, sagardozaleek etxean eta lagunekin eta familiarekin disfrutatu ahal izateko. Orain urrats hori ere eman du ‘Txapela’k, estreinatu duen on line salmenten dendarekin. Erosketak  www.txapela.mitiendanube.com-en egin daitezke, era erraz eta erosoan. Momentu honetan hauek dira salgai dauden produktuak:

-Txapela Sagardoa, 6 botilako kutxa
-Sagardoa edateko 6 edalontzi
-Bi kutxa sagardo + Sagardoa edateko 6 edalontzi
-30 litroko kupela

Erosketak online baino ezin dira egin, herrialde osora bidaltzen dira (hiriburuan eta Buenos Aires Handian musutruke) eta erraztasunak emango dira ordaintzeko. Aukera ederra  ‘Txapela’k ematen duena etxean ‘txotx’ egiteko!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia