euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Txapela’, Argentinan egindako euskal sagardo naturala, Rosarioko Zazpirak Bat-en aurkeztuko da martxoaren 27an

2019/03/18

'Txapela' euskal-argentinar sagardo naturala
'Txapela' euskal-argentinar sagardo naturala

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. ‘Txapela’ sagardo berria Patagonia-Astigarraga SAS enpresa argentinarraren ezkoizpena da. Jabea Euskal Herriko familia sagardogile esanguratsuenetako bat du, Otaño-Goikoetxeatarrak, Astigarragako Petritegi Sagardotegia gobernatzen dutenak. Izan ere, Ainara Otañok (Euskadi) eta Xabier Aguirrek (Argentina) 2016an abiatutako proiektu bat da; Patagoniako Rio Negro probintziako sagarrak erabiltzen ditu eta euskal tradizioak agintzen duenez, “ez zaio gehitzen azukrerik, ezta gasik eta urik ere; gasifikazioa sagarraren zukua hartzitzean lortzen du”.

‘Txapela’ sagardoaren aurkezpen ofiziala martxoaren 27an egingo da Rosarion, Xabierren arreba Itziar sukaldaria buru duen duen Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxean. Eta apirilaren 6 eta 7a, Cañuelasko 13. Dantzarien Topaketa izango du euskal jai baten testuinguruan plazaratzen den lehenengo aldia.

Cañuelastik adierazi dugutenez, sagardoa salgai izango dute larunbateko erromerian eta dastagai igandeko bazkarian. Beti ere ‘Txotx’ egin eta gero eskainiko zaie sagardozaleei. Sagardo berriari buruz gehiago jakiteko, egin klik hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia