euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olavarriako Gure Etxe Maiteak euskal partaidetza bermatu du aurten ere herriaren urteurren jaialdian

2019/11/29

Gure Etxe Maitea Olavarriaren 152. urteurren jaialdian
Gure Etxe Maitea Olavarriaren 152. urteurren jaialdian

PUBLIZITATEA

Olavarria, Argentina. Sortu zutenetik 152 urte bete ditu Buenos Aires probintziako Olavarriak eta euskal aztarnak izenean ere agerian dituen hiri honetan euskal gizataldea bertako ospakizunetako protagonista izaten da urtero-urtero. 70.000 lagun inguru biltzen dituen festa joan den igandean, azaroaren 24an, egin zen, euskal izena ere baduen Helios Eseverri Parkean. EEko lehendakari Maria Susana Mendizabal buru, sukaldaritza stand batekin hartu zuen parte Gure Etxe Maitea Euskal Etxeak.

Azaro hasieran, bestalde, euskal etxe olavarriatarreko lagunek bidaia egin zuten ilusio handiz Bahia Blancara. 8tik 10era Euskal Aste Nazionaleko asteburu negusian hartu zuten parte; eta honek esan nahi du olavarriatarrek bileretan, erromerietan eta baita antzokiko dantza emanaldian ere aritu zirela. Bizi izandako momentuak ongi atxiki eta gordetzeko, segidako bideo honetara ekarri zituzten:


[Gure Etxe Maitea Bahia Blancako 2019ko Euskal Astean]

Gure Etxe Maitea-ko lagunek jakinarazi digute azkenik, ‘Mercado de Sabores’ (Zapore Merkatua) izeneko sukaldaritza gunean ere izan zuela bere lekutxoa euskal gastronomiak urriaren 18tik 20ra, EEko sukaldarien eskutik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia