euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Esain-Indatarrek lehenengo familia bilkura batera deitu dute Navarron, Argentinan, abuztuaren 16rako

2009/06/12

2009ko 'Esainada' topaketara gonbidapena
2009ko 'Esainada' topaketara gonbidapena

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintziako Navarro herria izango da datorren abuztuaren 16ean jatorri nafarra eta lapurtarra duen Esain-Inda familiaren ondorengoen bilgunea. Familia euskal-argentinar honen sortzaileak --XIX. mende hondarrean-- Juan Esteban Esain eta Maria Inda izan ziren, 15 seme-alaben gurasoak eurak. Antolatzaileek familiaren zuhaitz genealogikoan zentsatuta dituzten gaur egungo 577 ondorengoei parte hartzeko gonbitea egiten diete. Topaketaren sustatzaile den Ana María Esainek gonbite berezia luzatu nahi die Nafarroan gelditu ziren Esaindarrei, bilkurara etorri edo Argentinako 'lehengusuekin' harremanetan jar daitezen.

Navarro, Argentina. Esain Inda familia euskal-argentinar zabala datorren abuztuan bilduko Buenos Aires probintziako Navarron egingo duten topaketan. Familiaren adar argentinarra sortu zutenak Juan Esteban Esain Anocibar (1853-1935) eta Maria Inda Urbero (1870-1933 ) izan ziren, Argentinan XIX. mendearen bukaeran ezkondurik.

Juan Esteban Esain Nafarroan jaio zen, Ilarregi herrian, Martin Jose Esain Elizondo eta Juana Martina Anocibar Erbitiren seme, bere biloba Ana Maria Esainek EuskalKultura.com-i azaldu dionez. Juan Estebanek Argentinara emigratu behar izan zuen 1880 aurretik, Las Marianas izeneko herrian kokatzeko. Las Marianasen artzain aritu zen. 1886ean Maria Inda Urberorekin ezkondu eta 15 seme-alaben guraso izan ziren (gaur egun denak hilak).

Bere emazte Maria Inda aldiz, Argentinan bertan jaioa zen, Navarro herrian. Bere aita Joseph Inda 1839 inguruan jaio zen Lapurdin eta ama ere, Marie Urbero Martirene, lapurtarra zen, Mendiondo-Lekorne-n 1833an jaioa. 

 

esain inda 2

[Maria Inda Urbero (1870-1933) eta Juan Esteban Esain Anocibar (1853-1935) izan ziren familiaren adar argentinarra sortu zutenak, euren 15 seme-alabekin]

500 ondorengo baino gehiago

Ana Maria Esainek egindako ikerlanek, bikoteak egungo belaunaldian 577 ondorengo dituela zehazten dute --bere webgunean ikus eta kontsulta daiteke familia osoaren zuhaitz genealogikoa--, gehienak Buenos Aires probintzian, baina baita Argentinako beste toki batzuetan ere.

Familiak abuztuan egin behar duen lehenengo bilera honen karietara, antolatzaileek, tartean Ana Mariak berak, deialdi berezia luzatu nahi diete Nafarroan gelditu ziren bikotearen senideen ondorengo eta familiakoei, espreski bilkura honetan parte hartzeko gonbitea luzatuz. Argentinara etorri ezin izango balute ere pozik hartuko lituzkete euren berriak, familiaren bateko eta besteko adarren arteko harremanak estutzeko. Bere e-maila, hau.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia