euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ernesto Darrecoechearekin euskal presentzia topatu dute 1821ean, Las Flores hiria izango zenaren sorreran

2021/02/09

Las Floresko Pulpería El Bosque, 1821ean Ernesto Darrecoecheak sortua
Las Floresko Pulpería El Bosque, 1821ean Ernesto Darrecoecheak sortua

PUBLIZITATEA

Las Flores, Argentina. "200 urtera eta euskal odola agerian utziz" du izenburu irakasle laudatua, oposizioko zinegotzia, euskal komunitateko buruzagia eta EuskalKultura.eus-eko irakurle zintzoa den Graciana Goicoechandia lagunak bidali digun Las Flores Udalerriko Kultura Idazkaritzaren testuak. "Ernesto Darrecoechea, Europa Zaharretik iritsitako gizonak, ahal izan zuenean Ibai Gazia zeharkatu eta 'El Bosque' pulperia sortu zuen 1821ean", lehenengo urratsak emanez urte gutxiren buruan partidua eta hiria, hurrenez hirren 1839 eta 1856n, sortu aha izan zitezen lehenengo urratsak emateko.

"Euskal odoleko etorkina bere independentzia urte gutxi lehenago, 1816ko uztailaren 9an, aldarrikatua zuen herrialde batera iritsia zen". Nora Genaro historialariak ikertu eta eman ditu aditzera datuok, eta Las Floreseko eraikuntzarik zaharrena dena aipatzen dute, egun zutik segitzen duena gainera, eta partidua zein hiria eta sortu aurrekoa dena, azaltzen du Las Floreseko Kultura Idazkaritzak.

Nabarmenduz, hain zuzen, "hantxe, 'Camino de las Carretas' deitzen zuten hartan eraiki zuela Ernesto Darrecoecheak lastozko arrantxoa, batere iltzerik gabe eskuz josia, 1840an lokatzean finkatutako adreiluzko eraikin bilakatuko zena, Saint Ettienetik ekarritako teilez".

"Datorren Martxoaren 25ean, hiriaren 165. urteurrena heltzen denean, ospakizunean sartuko dugu El Bosque Pulperia eta aurkikuntza hau, agerraraziz euskaldun bat izan zela bere lehenengo jabea orain dela juxtu 200 urte. Ernesto Darrecoechea eta bere lastozko arrantxoa batere iltzerik gabe eskuz josia gaur egungo Las Floresera ekartzeko. bere historia bezain baliotsua den hiri honetara, ohoratzea merezi duten historia eta hiria".

- Irakur hemenFacebooken Las Flores-ko Kulturak argitaratutako jatorrizko testua



Komentarioak

  • Perretxikoak bezala

    Harri bat altxa eta euskaldunak perretxikoak euria egin ondoren bezala ateratzen dira Argentinako historian! Hainbeste oraindik ikertzeke!

    Maite Zabala (Bilbo, Bizkaia), 2021/02/10 20:16

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia