euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erakusketak, mahainguruak eta grafittiak: Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena Brasilgo Euskal Etxean

2007/03/21

Brasilgo Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea
Brasilgo Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea

PUBLIZITATEA

Oraindik xehetasun batzuk konfirmatzeke badaude ere, Brasilgo Euskal Etxeak Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrenaren ekitaldiei batzeko asmoa agertu du, eta egitarau oparo eta orijinala prestatu. Euskal Etxetik datozen proposamenen artean, hauetxek: Sao Pauloko unibertsitate garrantzitsuenetan mintzaldiak, Gernikan inspiratutako grafitti bat egitea Euskal Etxeko horman, eta herri bazkaria euskal elkartean.
Datorren apirilean Sao Pauloko Euskal Etxeak bat egingo du Gernikako Bonbardaketaren 70. urteurrena dela-eta ekitaldiak antolatu dituzten munduko beste hainbat euskal elkarteekin, euren ekarpena egiteko bakearen aldarrikapenaren ikur bihurtu den egun honi. Brasilgo euskaldunek antolatutako ekimenak Reflexões sobre Gernika (Gernikari buruzko hausnarketak) hartu du izenburu. Ekitaldiak datorren hilean izango dira, apirilaren 26arekin batera. Arduradunen esanetan egitarauak 'ikuspuntu brasileiroa' izango du eta 'sinbolismoz jantziriko urteurren honetarako' proposamen ugari biltzen ditu. Topaketen helburua 'gertaerak gogora ekarri eta memoria historikoaren inguruan hausnarketa egitea' da, euskal etxeko webguneak jasotzen duenez. 'Gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoera' ere argitara ekartzea, tartean.

Euskal Elkartearen proposamena argazki erakusketa batekin hasiko da. Erakusketa honek guda zibilarekin eta Gernikako bonbardaketekin zerikusia duten irudi eta materialak bilduko ditu. Erakusketa euskal etxearen egoitzan izango da ikusgai. Alde artistikoa eta historikoa batzen dituen beste ekimen bat grafittiarena izango da. Sao Pauloko artista plastiko batzuek horma pintura bat egingo dute Euskal Etxearen kanpoko aldean, Gernikako gertakariak inspirazio iturri hartuta.

Ekitaldien alde akademikoan, Sao Pauloko unibertsitateetan egingo den mahai inguru sorta aipatzen du webguneak. Hiru mahai inguru izango dira, bakoitza toki batean: Pontificia Universidade Católica de São Paulo (PUC), Universidade de São Paulo (USP) eta Euskal Etxea bera. Hiru mahai inguru hauetan irakasleek, gaian adituek, guda zibileko borrokalari ohiek eta euskal etxeko kideek hartuko dute parte. Eztabaidak laguntzeko, gaiaren inguruko dokumentalak eta filmak ikusteko aukera eskainiko da.


Lotura interesgarriak

Gernika, bakearen sinboloa
Euskarazko Wikipedian

Bonbardaketari buruz informazio gehiago
Gaztelaniazko Wikipedian

Gernika Gogoratuz, Bakearen Aldeko Ikerketa Zentroa
www.gernikagogoratuz.org

Brasilgo Euskal Etxea
http://euskaletxeabrasil.locaweb.com.br

Euskara Munduan-eko arduraduna Sao Pauloko Euskal Etxean
EuskalKultura.com-en argitaratua, 2007ko urtarrilaren 25ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia