euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mar del Platako Euskal Etxeak Araba Euskaraz jaiarekin bat egin zuen, euskara indartzeko ametsak gidatuta

2008/06/26

Mar del Platako Araba Euskarazen bildu ziren lagun batzuk
Mar del Platako Araba Euskarazen bildu ziren lagun batzuk

PUBLIZITATEA

Mar del Platako Euskal Etxeak euskararen alde lan eskerga egiten du, Artaburu Euskaltzale taldeak eta haurren euskara taldeak egiten dituzten ekimenei esker. Diasporan egonagatik, Mar del Platako euskaldunek Euskal Herriko ikastolen jaiekin bat egiten dute urtero, eta oraingoan ere ez dute Araba Euskarazekin zuten hitzorduan huts egin. Joan den ostiralean egin zuten jaia, euskal etxeko dantza taldeko kide, txiki, guraso eta irakasleen parte hartzearekin, 'Ametsak dirau' lemapean.

Mar del Plata, Argentina. Mar del Plata Euskal Etxeak Araba Euskaraz ospatu zuen joan den ostiralean, haurrentzako jarduera batekin. Arabar ikastolen jaia joan den ostiralean egin zen Euskal Herrian, Bastida herrian, “Ametsak dirau” lemapean. Ametsa hori arabar umeei ikastolan ikasteko aukera eskaintzea da eta azken urteetan helburu hori lortzeko hamaika arazo gainditu dituzte bertako euskaldunek. Baina, leloak dioen bazala, zailtasunen gainetik ametsak dirau.

Bastidatik milaka kilometrotara, Mar del Platan, seme-alabei euskara eta euskal kultura erakusteko grina ere ametsa dela pentsa dezakete askok, baina Artaburu Euskara Taldeak ahalegin handia egiten du hori lortzeko. Izpiritu horrekin, haur eta nagusiak euskal etxean bildu ziren euren Araba Euskaraz jaia egiteko.

Araba Euskaraz Mar del Platan 1

[Irakasle eta ikasleak Mar del Platako Araba Euskarazen]

Jaia 'klase tematiko bat izan zen eta haurrei amets batean zeudela imajinatzeko eta gure ikastola nolakoa izan zitekeen amesteko eskatu genien', azaltzen dute euskal etxeko arduradunek.  'Amets horretan haurren euren burua marraztu zuten paper batean, euren izenak idatzi eta ikastolalaren zati desberdinen izenak ikasi zituzte. Gero izen bakoitzari zegokion maketa zatia aurkitu behar izan zuten eta denak bildu ostean ametseko ikastola osatu zuten. Bukatzeko euren izenak jarri zituzten ikastolan eta jaiari bukaera emateko askari egin zuten'.

Araba Euskaraz Mar del Platan 2

[Ikastolaren maketa ikusgai dago Euskal Etxeko Iñaki de Aspiazu aretoan]




« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia