euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxeentzako 2009ko laguntzak eskatzeko epea apirilaren 1etik maiatzaren 5a bitartean izango da

2009/03/23

Lehendakaritzaren egoitza Gasteizen
Lehendakaritzaren egoitza Gasteizen

PUBLIZITATEA

Diasporako euskal etxe eta elkarteek azaldu duten jakinminari erantzunez Eusko Jaurlaritzak euskal etxeentzako diru laguntzen deialdiak martxoaren 31an argitaratuko dituela iragarri du. Laguntza hauek eskatzeko epea apirilaren 1etik maiatzaren 5a bitartean egongo da irekita. Premia larrian dauden pertsonei zuzenduriko laguntzen kasuan, argitalpena apirilaren 4ean izango da eta laguntzak eskatzeko epea apirilaren 5etik maiatzaren 5a bitartean luzatuko da. Data horietan laguntzak eskatu nahi dituzten lagun eta elkarteek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aurkituko dituzte oinarri eta imprimakiak (eta betiko legez EuskalKultura.com-en ere).

Donostia-San Sebastián. Gai honek Diasporako elkarteetan sortzen duen interesaren jakitun, Eusko Jaurlaritzak 'Euskal Etxeentzako laguntza deialdiaren' argitalpen data eta 'Premia larrian dauden pertsonentzako laguntzen deialdiaren' argitalpen data iragarri ditu. Lehenengo kasuan deialdia martxoaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko da. Data horretatik aurrera deialdiaren oinarriak eta inprimakiak aldizkariaren webgunean eskuratu ahal izango dira. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 1etik maiatzaren 5a bitartean egongo da irekita.

Premia larria duten pertsonei zuzenduriko laguntzen kasuan BEHHAk apirilaren 4ean argitaratuko du deialdia eta eskabideak aurkezteko epea apirilaren 5etik maiatzaren 5eraino egongo da zabalik.

Ohi bezala Euskalkultura.com-ek deialdi hauen argitalpen eta aurkezteko epeen berri emango du, oinarriak eta inprimakiak eskuratzeko helbideen loturak gehituz.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia