euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berasuetarrak: euskal argentinar emigrante familia bati buruzko bideoa, askoren istorioa sarean ikusgai

2009/03/23

Buenos Aires probintziako Balcarce herriko Berasueta-Zaharrea familia (argazkia Oier Gorosabel)
Buenos Aires probintziako Balcarce herriko Berasueta-Zaharrea familia (argazkia Oier Gorosabel)

PUBLIZITATEA

Sarean, nahi duenarentzat ikusgai ipini du Oier Gorosabel Larrañaga internauta euskaldunak bere familiaren istorio argentinarra. Lekeition bizi den eibartarra da Gorosabel, eta bere familiaren zati bat Baztandik eta Euskal Herriko beste leku batzuetatik Argentinara pasatu zen. Lekukotasun interesgarria eskaintzen duen bideoa da, partikular batek egina, dokumentazio lan aipagarri batez eta egileak berak Argentinara eginiko bidaia baten ondotik landua. Bere herenaitona Hilario Berasueta Meaka eta ondorengoen historia eta istorioak kontatzen ditu.

Donostia-San Sebastián. Hilario Berasueta eta Leona Zaharrea lekaroztarren eta euren ondorengo euskal argentinarren historia aipatzen du 55 minutu irauten dituen bideoak. XIX. mendean Argentinara emigraturik, familia euskal argentinar honen bideak 1914an banatu ziren Euskal Herriko eta Argentinako adarrek 76 urtez kontaktua galdu baitzuten. Geroztik, Victor Mari Berasueta Iraolagoitia eta emaztea 1986an eta, 2005ean, Oier Gorosabel Larrañaga Argentinara bidaiatu eta harremanak berreskuratu egin dira, bideoak islatzen duenez.

Familiako kide batek familiako gainerakoentzat eginiko etxeko bideoa da honakoa, nahiz eta historia eta istorioak (aman)komunak diren eta hainbat eta hainbat euskal familiatan errepikatzen diren. Aise ikusten da eta Diasporako familiako askok ikusiko du bere burua bertan islatua. Gaztelaniaz egina da eta bilketa lan baten lehenengo zatitzat iragartzen da. Ea Oier animatu eta proiektua burutzen duen.

Kontaketa 1850 eta 1865 bitarteko momenturen batean hasten da, Lekarozeko Maiskoternea baserrian... hemen.

Lotura interesgarriak

Berasuetarrak Oier Gorosabel 'Txikillana'ren bideoa
http://blip.tv/file/1829400

Oier Gorosabelen bloga
http://eibar.org/blogak/orakulua

Oier Gorosabelen argazkiak
http://www.argazkiak.org/txikillana



Komentarioak

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia