euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Donostiatik, Iñaki Echeverria komikilari argentinarrak Euskal Herria hartu du inspirazio iturria bere irudi berrientzat

2019/12/31

Iñaki Echeverriaren irudiak Donostiatik
Iñaki Echeverriaren irudiak Donostiatik

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Bere arbasoen herrian dabil egun hauetan Buenos Aires probintziako Balcarce hirian jaioa den Iñaki Echeverria ilustratzailea. Eta bertako giroak inspiraturik, Euskal Herriko paisaiak, ohiturak eta eguraldiaren gora beherak ari da irudikatzen artista bere binetetan. Irudiek Echeverriaren arkatzaren trebezia ez ezik, "erabat bertakoa izan gabe, apur bat bertakoa baden" baten ikuspuntua islatzen dute; Bilbotik, Iruñetik, Hondarribia, Hernani, Donostiatik… pasatutakoan bizi izandako pasadizoak papereratu dituela bertako kronika bailiren.

Gogora dezagun Iñaki euskal jatorriko familia batean jaio zela Balcarcen. Bere aita, gaur egun jarduerarik ez duen Balcarceko Euskal Etxeko sortzaileetako bat izan zen eta Iñaki bera Gaztemundurekin etorritakoa da Euskal Herrira, programa honen lehenengo edizioko partaide gisa hain zuzen.

Bere artea ere iritsi da Euskal Herrira eta joan de uztailean, adibidez, ‘ESMA’ eta ‘Lo que la noche sabe’ bere liburuak Bilbon aurkeztu zituen artistak hiriburu bizkaitarreko Joker komikidendan eginiko ekitaldian.

Irudi gehiago sare sozialetan, Iñaki Echeverria eta @echeverria.inakin.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia