euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaletxeak.eus webguneak bere itxura birmoldatu eta eduki berriak gehituta egingo dio aurre 2020ari

2019/12/31

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Euskaletxeak.eus atariak urrats berriak emanez eta bere itxura eraberritu eta eduki berriak emendatuta bere artxibo dagoeneko aberatsei bukatu du 2019. urtea. Batetik, diseinu aldetik hobetuz eta webgunea erakargarriago eta erabilerrazago eginez eman ditu pausoak; eta horrekin batera, 3.073 irudi berri sartuz aberastu du abenduan bere argazki eta irudi artxibo digitala, material hori eskuragarri ipinita orrialdean sartzen diren erabiltzaile eta interesatuentzat. Webguneak euskaraz, gaztelaniazfrantsesez eta ingelesez funtzionatzen du, eta erregistratzeko aukera ere eskaintzen du (iruzkinak uzteko eta informazioa uzteko balio du, besteak beste).

Artxibo digitalari egindako ekarpen berria Diasporako euskaldunek eta Euskal Etxeek emandako laguntzari esker izan da posible. Jakina denez, webguneko artxibo digitalak diasporako zentruek egiten dituzten ekintzetako irudiak biltzen ditu, egungoak eta iraganekoak. Errazaga topatzeko, irudiak bilduma, herrialdea, kategoria, euskal etxea, erabiltzailea eta etiketaren arabera daude sailkatuta.

Webguneak honako atalak baitaratzen ditu::

-Euskal etxeen aurkibidea: Jaurlaritzaren aurrean erregistratuta dauden Euskal Etxeen aurkibidea
-Artxibategi Digitala, gure diasporako 38.964 irudi biltzen dituen artxibo digitala
-Oroimen historikoa: eskuragai Urazandi digitala bilduma, Euzkadiren Prentsa Bulegoa, Euskaldunak Prentsa Amerikarrean digitalizazio lana eta Habanako AVNB euskal etxeko artxibo digitalizatuak
-Berrien saila (Non zer berri), munduko euskal etxeek eta Eusko Jaurlaritzak sartutako berriak
-Buletin digitala: Euskal Etxeak buletin digitalarekin

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia