euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dolores Redondo idazleak Baztango trilogia aurkeztuko du Mexikon, Kolonbian, Argentinan eta Australian

2015/07/22

Dolores Redondo idazlea, bere lanen kokaleku den Elizondo herrian (argazkia doloresredondomeira.com)
Dolores Redondo idazlea, bere lanen kokaleku den Elizondo herrian (argazkia doloresredondomeira.com)

PUBLIZITATEA

Nazioarteko bira hasiko du Dolores Redondo idazleak (Donostia, 1969) datorren astean, munduan zehar aurkezteko berak idatzitako Baztango trilogia ospetsua. Baztango bailara nafarrean kokaturiko hiru eleberri hauek mitologia eta polizi ikerketak uztarten dituzte, giro misteriotsu eta itogarrian. Mexikon hasiko da aurkezpen bira, uztailaren 28an, eta bertan izango da Mexikon bizi den baztandar komunitate handia, sorterriari buruz solasteko irrikaz.

Donostia-San Sebastián. Misterioa, hilketa krudelak eta Baztango ingurune magikoa, horiek dira Dolores Redondo idazlearen trilogia ospatsuaren osagaiak. Arrakasta itzela lortu zuen Redondok 2013an bere aurreneko lanarekin, "Zaindari ikusezina" (Erein) -- gaztelaniaz "El guardián invisible" (Destino)-- eta urte horretan bertan argitaratu zen bigarren zatia: "Hezurren ondarea". Iaz argitaratu zen trilogia baztandar hau ixten duen "Eskaintza ekaitzari", eta hiru eleberriek irakurleen erantzun bikaina jaso dute.

Datorren astean idazle nafarrak nazioarteko bira hasiko du eta lau herrialdetan barrena ibiliko da: Mexiko, Kolonbia, Argentina eta Australia. Aurreneko hitzordua datorren asteartean izango da, uztailaren 28an, Mexiko DFn. Han Redondok "Festival Mórbido" jaialdian parte hartuko du eta "Diseñar la escena del crimen" izeneko hitzaldia emango du Centro de Cultura Digital delako gunean. Hitzaldian Redondorekin batera parte hartuko du Alberto Coria forenseak (18:00tan).

Hurrengo egunean, uztailaren 29an, Dolores Redondo Kolonbia aldera joango da eta bertan izango da abuztuaren 3a arte. Bertan hitzaldi bat emango du uztailaren 30ean Bogotako Wilborada liburudendan, Miguel Angel Manrique idazlearekin batera (18:30). 

Bidaiaren hurrengo geltokia Argentina izango da. Idazleak Buenos Airesekin BAM! literatura beltzaren jaialdian parte hartuko du. Abuztuaren 6an, ostegunean, "Del crimen real a la novela" izeneko hitzaldia emango du (20:00); eta ondoren, abuztuaren 8an, "Ainara, un crimen satánico" hitzaldia (20:30). Informazio gehiago, hitzaldiaren webgunean, hemen.

Argentinaren ondoren idazlea etxera bueltatuko da eta abuztuaren 18an abiatuko da berriz, oraingoan Australiara. Melbourneko Jaialdian parte hartuko du abuztuaren 20tik 24ra, eta ondoren Camberran eta Sydneyn egongo da. Camberran hitzaldi bat emango du abuztuaren 25ean Australiako Unibertsitate Nazionalean (16:00). Eta amaitzeko, abuztuaren 26ean azken hitzaldi bat emango du idazleak abuztuaren 26ean Sydneyko Cervantes Institutuan (18:00an).



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia