euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bertako alkate Dave Bieter-ek Boiseko Ikastolaren lokal berriak zabaldu ditu, oraingoan jabegoan

2015/07/22

Boiseko Ikastolaren egoitza berriaren estreinaldi ofiziala 2015eko uztailaren 20an (argazkia KTVB 7)
Boiseko Ikastolaren egoitza berriaren estreinaldi ofiziala 2015eko uztailaren 20an (argazkia KTVB 7)

PUBLIZITATEA

Boiseko Ikastolak --Boisen eskolaurreko haurrak baitaratzen dituen euskal eskolak-- bere instalazio berriak zabaldu ditu iragan astelehenean, hiriko alkate Dave Bieter eta Ikastolako hainbat guraso, lagun, bolondres eta haur ere bertan zirela. Berez, eguneroko ekintza normalduekin --udako saioan-- gaur hasi dira eraikin berrian, zenbait hilabetez etxea zein alboko berdegune eta ingurua behar bezala apaindu eta egoki ostean.

Boise, AEB. Sortu zenetik 1998an orain arte, BSU unibertsitate inguruan Eliza Katolikoak erabiltzen utzitako egoitza batean jardun du Boiseko Ikastolak eta oraingoa lehenengoz jabegoan eta erabilera partekatu behar izan gabe daukan lehenengo aldia da.

Pozik daude gurasoak, irakasle eta Ikastolako langile eta bolondresak eta baita haurrak ere, metro koadrotan irabazi ez badute ere, gardentasunean, argitasunean eta egokitasunean garbiro irabazi baitute, egoitza berria, bestalde, Boiseko erdigunerako eta berdegunea ere duela jardungo baita aurrerantzean.

(Ikus egoitza berriari buruz EuskalKultura.com-ek dagoeneko argitara emaniko artikulua)

Oihana Andion nafarra da Ikastolak egun daukan andereño nagusia eta bere ikasleen artean euskaldunen ondorengoak diren haurrak nagusi badira ere, badauzka euskal jatorririk gabe baina Ikastolak bultzatzen duen eskola eta hizkuntza eta hezkuntza ereduagatik datozkion haurrak ere.

Hona ekitaldia Boiseko Idaho Statesman egunkariaren irudietan:



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia