euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diego Salaverri suipachatarrak Argentinako Armada Haitin egiten ari den Bake Misioaren buruzagitza hartu du

2007/02/23

Diego Salaverri Bake Misioaren buruzagitza hartu zueneko ekitaldian (foto SuipachaEE)
Diego Salaverri Bake Misioaren buruzagitza hartu zueneko ekitaldian (foto SuipachaEE)

PUBLIZITATEA

Otsailaren 5etik Diego Salaverri teniente koronel suipachatarra Haitin dago Bake Misioan. Argentinako Armadak urtarrilaren 22an eman zion postu berria, misioaren buruzagi izendatu zutelarik. Suipachako Euskal Etxeak EuskalKultura.comi jakitera eman dioenez. Salaverri Haitira joan aurretik egindako agur zeremonian Argentinako Defentsa ministra Nilda Garré eta Jorge Taiana kantzillerra egon ziren.
Salaverriren familia eta lagunak ere hurbildu ziren agur esateko azken aukera honetara. Ekitaldian militar gazteak bere suipachatar kide eta lagunei hitz batzuk zuzentzeko aukera ere izan zuen. 'Nire herriko jendearen oroitzapen ezinhobeak ditut, eta oso bereziki gogoan dut bertako jendearen gizatasunak asko lagundu didala nire izakeran. Suipachatar bat gehiago izateak harrotasunez betetzen nau', esan zuen Salaverrik, Suipachako Gure Txoko Euskal Etxeak EuskalKultura.comi agertu dioenez.

Suipachako euskal komunitateko kide da Diego Salaverri, eta Euskal Etxeak bere babesa agertu nahi izan zion Bake misioan joan aurretik eginiko ekitaldian. Suipatxako Euskal Etxea elkarte gaztea da, apenas duela zazpi urte sortua, baina dagoeneko bere lekua egin du Suipachako gizartean, euskal komunitatearen kultur eta gizarte ekitaldi eta jaien gune bilakatuz. Bere ekimen artean euskera eta dantza klaseak, mintzaldiak, zine erakustaldiak... aipatu daitezke. Gainera, urteroko urteurren jaiak gero eta jarraitzale gehiago biltzen ditu, San Ferminekin batera tokatzen den ekitaldi koloretsu eta bizia izaki.


Lotura interesgarriak

Suipachako Gure Txoko Euskal Etxea
vascosdesuipacha.blogspot.com/

Suipachako Gure Txokoak egoitza berria zabaldu du
EuskalKultura.comen argitaratua 2006ko irailaren 30ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia