euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nömadak TX dokumentala nazioarteko bederatzi zinemalditan izango da otsaila eta martxoa bitartean

2007/02/23

'Nömadak TX' filmaren irudietako bat
'Nömadak TX' filmaren irudietako bat

PUBLIZITATEA

Raúl de La Fuente zuzendari iruñarraren Nömadak TX filmak bederatzi zinemalditan parte hartuko du, otsailaren 23tik apirilaren 5a arte. Zinemaldi hauen artean Kroaziako Zagreb Dox jaialdian edota Irlandan ospatzen den Belfasteko Jaialdia bezelako hitzorduak izango ditu Oreka TX txalapartarien bidai kronika honek. Orotara Kroazia, Estatu Batuak, Grezia, Lituania, Mexiko eta Espainian izango da ikusgai dokumentala datozen bi hilabeteotan. Hortik aurrera bere ibilbidea beste herrialde batzuetatik ere pasa daiteke, beste hamaika jaialditan parte hartzeko aukera baitauka filmak.
Gaur Iruñean hasten den Ikuspuntu jaialdian emango dio hasiera Nömadak TX dokumentalak datozen bi hilabeteotan egingo duen zinemaldi maratoiari. Bigarren geldialdia Kroazian egingo du, datorren astelehenean hasiko den Zagreb Dox jaialdian, hain zuzen ere. Aste bete eta gero, Estatu Batuetara joango da filma: True/False Festivalean ikus ahal izango da martxoaren 1etik aurrera. Apirilaren 5arte beste zenbait jaialdietan parte hartuko du: Greziako Thessaloniki Documentary Festivalean martxoaren 19tik 24ra, Lituaniako Vilnius IFF Kino Pavasarisen martxoaren 22tik apirilaren 5arte, Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Jaialdian martxoaren 23tik 29rarte eta Espainiako Espielloko Dokumental Etnografikoen 5. Erakustaldian martxoaren 23tik apirilaren 1arte.

Azken bi hilabete hauetako agenda estu honi esker, munduko hiri askotako ikusleek Nömadak TX dokumentalaren nondik norakoak ezagutu ahal izango dituzte. Filmak Laponia, Saharako basamortua edota Indiako leku exotikoetan barrena darama ikuslea, Oreka TX txalaparta taldearen eskutik. Dokumentalaren protagonistak Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez txalapartariak dira, Oreka TX taldea. Bi euskal musikariek hainbat herrialdetan zehar bidaia egin zuten, txalapartaren bidez kultur ezberdinetako musikariekin harremanetan jarriz. 'Film honetan, txalaparta musika tresnaz gain, globalizazioaren esanahi berria erakusten duen tresnan bihurtzen da', adierazi du La Fuente zuzendariak.


Lotura interesgarriak

Nömadak TX
www.nomadaktx.com

Zagreb Dox Zinemaldi Dokumentala (Kroazia)
www.zagrebdox.net

Ikuspuntua (Iruñea)
www.cfnavarra.es

True False Film Festival (AEB)
htt://truefalse.org

Belfast Film Festival (Irlanda)
www.belfastfilmfestival.org

Oxdox (Ingalaterra)
www.oxdox.com

Festival de Cine Documental de Guadalajara (México)
www.guadalajaracinemafest.com

Thessaloniki Documentary IFF (Grezia)
www.filmfestival.gr

Espiello Muestra de Documental Etnográfico (Espainia)
www.espiello.com

Vilnius IFF Kino Pavasaris (Lituania)
www.kinopavasaris.lt

Nömadak TX Amsterdameko Jaialdian
EuskalKultura.comen argitaratua 2006ko urriaren 30ean


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia