euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporaren Egunari begira, ‘Kontadazu historia II’ Literatur Lehiaketa abiarazi du Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeak

2019/07/24

2018ko Diasporaren Eguna Viedma eta Patagonesko Euskal Etxean
2018ko Diasporaren Eguna Viedma eta Patagonesko Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Viedma, Argentina. Irailaren 8an ospatuko da aurten bigarren edizioan Euskal Diasporaren Eguna eta munduan zehar barreiatuta dauden euskal etxeek aukera izango ospakizunarekin bat egiteko, bakoitzak berean ekintzak antolatuz. Viedma eta Carmen de Patagoneseko Aberri Etxearen kasuan, iazko esperientzia bikainak bultzatuta, literatur lehiaketa antolatu dute bigarrenez,  “euskal etorkinek Euskal Herria uzteko izan zituzten arrazoiak gehiago ezagutu eta bidaia horiek eragin zituzten baldintza eta sentimenduetan sakontzea” helburu.

‘Immigrante euskaldunak-Kontadazu istorioa’ lehiaketaren bigarren edizio honetan parte hartzea irekia da eta lanak bidaltzeko epea abuztuaren 30ean bukatuko da (lehiaketaren oinarriak hona eska daitezke).

Jasotako lanekin erakusketa bat antolatuko du Euskal Etxeak irailaren 8an bertan ikusgai jartzeko. Sari emanaldia ere egun horretan egingo da, Euskal Etxeak antolatutako programaren baitan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia