euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abuztuaren 4an estreinatuko duen 'Pancho Otermín' Mus Txapelketan parte hartzeko deia egin du Pergaminoko Lagun Onak-ek

2019/07/24

Pergaminoko muslariak euren Mus Eskolean
Pergaminoko muslariak euren Mus Eskolean

PUBLIZITATEA

Pergamino, Argentina. Pergaminoko Euskal Etxeak inguruko euskal etxeetako muslariak gonbidatzen ditu ‘Pancho Otermín’ izena paratu dion Mus Topaketan parte hartzeko. Ekitaldia abuztuaren 4an izango da, lagunartekoa da, eta parte hartzeak 100 peso balio ditu, bikoteko. Izena emateko epea uztailaren 30ean bukatuko da, eta lagunonakpergamino@yahoo.com.ar helbidean egin daiteke.

Topaketaren izena, Euskal Etxean arrasto sakona utzi zuen kide batentzako omenaldi moduko bat dela jakinarazi dio EuskalKultura.eus-i Lagun Onak-eko erreferente den Carlos Miguelenak: “Francisco ‘Pancho’ Otermin Elkartearen historiako parte da. 1957an sartu zen eta handik aurrera ezinbesteko sostengu eta laguntza emaile izan zen zuzendaritza batzordeetan, jaietan eta baita tabernan ere. Oso muslari ona zen eta Euskal Etxea ordezkatu zuen Argentinako bi Txapelketa Nazionaletan. Oso pertsona alaia zen, beti laguntzeko prest zegoena eta batez ere oso zintzoa”, azaldu digu Miguelenak.

"Pancho Otermín" Mus Topaketa igande goizean hasiko da, euskal etxeetako ordezkarien harrerarekin eta programa honi jarraituko dio:

-09:30etan, Ordezkaritzen harrera
-10:00etan, Partiden antolaketa
-10:30etan, Partiden hasiera
-13:00etan, Bazkaria (muslari bisitarientzat musutruk; edari alkoholdunak ez daude barne)
-14:30etan, Partiden jarraipena
-18:00etan, Amaiera; agirien emanaldia



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia