euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako kiderik duen herritar talde batek Aberri Eguna etxeetako bakoietatik ospatzeko deia egin du

2020/04/06

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Koronabirusak beharturiko itxialdi sasoi honetan, "Euskal Herria batera" izena hartu duen herritar talde batek deia plazaratu du, datorren igandean Aberri Eguna etxeetako bakoietatik ospatzeko, bertan ikurrinak edota Nafarroako banderak ipiniz, abesti bat kantatuz eta horren argazki bat atereaz, ondoren mosaiko erraldoi bat osatzeko. Osasun krisi honetan bizitza galdu dutenak ere gogoratu nahi izan ditu, dolua adieraziz, eta eskerrak emanez zainketa lanetan dabiltzanei. 27 herritarrek osatzen dute taldea, eta horien artean Diasporak ere badu presentzia, sinatzaileetako batek Argentinako Buenos Airestik sinatzen baitu.

Oraingoz aurreratu dutenez, igandean, ordu jakin batean hainbat irratik kantu bat aireratuko dute (ez dute zein zehaztu) eta hura kantatuz proposatzen dute balkoietan agertzea, jarrera horretan Euskal Herri osoko eta Diasporako hainbat jenderekin bat eginez eta hau guztia sare sozialen bidez zabalduz mundura.

Balkoietako Aberri Egunaren deitzaileek azpimarratu dute krisialdi honetan euskal komunitateak "berriro ere" "bere indarra" erakutsi duela. "Oinarri horren gainean, eta etorkizuneko erronkei begira, lankidetza aldarrikatu nahi dugu erakunde, eragile eta herritarron artean, bakoitzak bere ahotsari uko egin gabe gai izan gaitezen batera jarduteko, egoerak hala eskatzen duenean".

Jarraipideak sortu duten webgune honetara bildu dituzte: www.aberrieguna2020.eus

Hona talde sustatzailea osatzen dutenen zerrenda,

1. Ainhoa Aiensa Laborda, Supermerkatu bateko langilea. Iruñea, Nafarroa Garaia.
2. Aitor Servier Etxexuri, Bertsolaria. Azkaine, Lapurdi.
3. Amaia Merino Unzueta, Zinemagilea. Barañain, Nafarroa Garaia.
4. Amaia Nausia Pimoulier, Historialaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.
5. Angel Oiarbide Ruiz, Arkitektu teknikoa. Idiazabal, Gipuzkoa.
6. Basilio Garcia Mayo, Udaltzaina. Amurrio, Araba.
7. Carlos R. Etxepare Rambosio, Kazetaria. Buenos Aires, Argentina.
8. Carlos Martinez Etxeberria, Ikaslea. Murchante, Nafarroa Garaia.
9. Cristina Jacas Mateu, Suhiltzailea. Soraluze, Gipuzkoa.
10. Estitxu Garai Artetxe, Publizista. Gordexola, Bizkaia.
11. Gaizka Aranguren Urrotz, Kazetaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.
12. Iker Villa Baraja, Musikaria. Barakaldo. Bizkaia.
13. Iñaki Dorronsoro Plazaola, EIko lehendakaria. Ataun, Gipuzkoa.
14. Iñaki Pujana Aguirre, Garraiolaria. Dima, Bizkaia.
15. Iratxe Gonzalez Morcillo, Medikua. Portugalete, Bizkaia.
16. Josu Camara Izagirre, Aktorea. Lezama, Bizkaia.
17. Kike Amonarriz Gorria, Euskaltzalea. Tolosa, Gipuzkoa.
18. Maddalen Arzallus Antia, Bertsolaria. Hendaia, Lapurdi.
19. Maialen Saez de Okariz Ruiz de Sabando, Erizaina. Gasteiz, Araba.
20. Marijo Monco Garcia, Garbitzailea. Lezo, Gipuzkoa.
21. Markel Susaeta Laskurain, Futbolaria. Eibar, Gipuzkoa.
22. Mario Zubiaga Garate, EHU-UPVko Irakaslea. Durango, Bizkaia.
23. Mikel Irizar Intxausti, Jubilatua. Elorrio, Bizkaia.
24. Nerea Loron, La Furia, Abeslaria. Cascante, Nafarroa Garaia.
25. Pello Otxandiano Kanpo, Injenieroa. Otxandio, Bizkaia.
26. Terexa Lekunberri Indart, Antropologoa. Ortzaize, Nafarroa Beherea.
27. Xabier Barandiaran Irastorza, Soziologoa. Ataun, Gipuzkoa.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia