euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordobako Gerora Elkarteko euskara eta musika taldeek bideo triptiko batez egiten diote aurre itxialdiari (I. atala)

2020/04/06

Geroraren triptikoa
Geroraren triptikoa

PUBLIZITATEA

Cordoba, Argentina. Martxoaren 20an ezarri zuten Argentinan derrigorrezko itxialdia. Bi aste pasexeren ostean, satisfazioz begiratzen zaizkie interneten kontaktua eta hurbiltasuna mantentzeko, berriak zabaltzeko, entretenitzeko eta zergatik ez, hain larria den une honetan irriño bat ateratzeko, hainbat kultur erreferente eta erakunde egiten ari diren ahaleginei. Euskal Etxeak ez dira ekimen hauetatik kanpo geratu eta euren ekimenetarako gonbiteak ari dira zabaltzen sare sozialetan eurek egindako edukiak erakutsiz.

Cordobako Gerora Euskal Elkarteko euskara ikasleak, Elba Mocoroa irakaslea lagun, eta bertako ‘Lurra eta Haizea’ taldea oso proiektu politean murgildu dira: Triptiko bat ari dira osatzen, bideo formatuan, euskaraz eta gaztelaniaz, musika tailerreko ikasleek musikatuta.

Lehenengo emaitza plazaratu berria dute, Tere Irastortza olerkari zaldibitarraren (Gipuzkoa) "Aurrenekoan poesia hitz batez" poema abiapuntu harturik (kus beherago). Gainerako bi atalak aste honetan eta ondokoan zabalduko dituzte, euren Facebook kontuan. Zorionak, talde cordobatarroi!


[Euskal poemak: Tere Irastortzaren "Aurrenekoan poesia hitz batez"]

Aurrenekoan poesía hitz batez
hasten da
bere gisara
—poetak Jainko izan nahi baitu—.
 
Geroko poesía esaldi batez
hasten da
—poetak profeta izan nahi baitu—.
 
Geroagoko poesía ideia batez
baliatzen da
—poetak anphoran gorde nahi du—.
 
Azkenean poesiak hutsunea
zabaltzen du
—sortzeko espazio behar da—.

Tere Irastortza



Komentarioak

  • Diasporaz harro

    Eskerrik asko Cordobako lagunei eta aurrera!

    Juantxo Legarde (Bilbo, Bizkaia), 2020/04/06 23:48

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia