euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baieztatu da: Boiseko Jaialdi 2020 urtebete atzeratu dute antolatzaileek, 2021eko uztailaren 27tik abuztuaren 1era

2020/04/06

Antolatzaileek euskaraz eta ingelesez zabalduko duten agiri baten bidez zabaldu dute berria sare sozialetan
Antolatzaileek euskaraz eta ingelesez zabalduko duten agiri baten bidez zabaldu dute berria sare sozialetan

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Plazaratu duten ohar batean adierazu dutenez, Boiseko Jaialdiko antolatzaileek "atsekabe handiz" adierazi dute nazioarteko euskal jaialdi erraldoi hau urtebete atzeratzeko berria, baitetsiz "koronabirus kasuen kopurua handitzen ari d(el)a Idaho eta Estatu Batuetan" eta "erabakia mundu osoan ditugun lagun eta senideekiko maitasun eta ardurak eraginda" hartu dutela. Orain artean ordainketarik egin dutenei dirua nola itzuliko dieten zehaztuko zaiela ere argitu dute.

"Egun hauetan une gogorrak pasatzen ari gara denok, baina horrek Jaialdi 2021 bereziagoa egingo du! Mesedez, zuen buruak zaindu, eutsi goiari eta laster elkarrekin dantza eta jai egiteko aukera izango dugu. Eskerrik asko!", bukatzen dute emailez zein sare sozialen bidez plazaratu duten oharrean.

Berri gehiago eta zehaztasunak datozen egunetan:

-Jaialdiko webgunean: https://www.jaialdi.com
-Facebook: https://www.facebook.com/Jaialdi2021
-Twitter: https://twitter.com/jaialdi2021
-Instagram: https://www.instagram.com/jaialdi_boise



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia