euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako 10 dantza taldek bat egingo dute larunbatean 2020ko Euskal Herriko Dantzari Egunarekin, zurea tartean?

2020/09/30

Hasieran Baztanen egitekoa, pandemiaren eraginez dantza talde bakoitzak berean ospatu eta sare sozialez emango du, bideo bat eginez
Hasieran Baztanen egitekoa, pandemiaren eraginez dantza talde bakoitzak berean ospatu eta sare sozialez emango du, bideo bat eginez

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Argentina, Uruguai, Txile, Estatu Batuak eta St Pierre eta Miquelongo orotara hamar dantza taldek bat egingo dute datorren larunbatean, urriaren 3an, aurten bestela ospatuko den Euskal Herriko Dantzari Egunarekin. Aurrenekoz Baztanen egitekoa zen, baina egungo kinkan, bakoitzak bere herrian dantzatzea erabaki da  eta egunean zehar horren berri emango da sare sozialen bidez. Eguna pasata, jasotako dantzen grabazio guztiekin bideo bat sortuko da eta EDBko artxiboan geratuko da, "bizi izan dugun ezohiko urtea gogoratzeko".

Orotara, 56 taldek hartuko dute parte Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB) antolatzaile duen ekimen honetan, horietarik 10 Diasporakoak. Hauek, izan ere:

-Arima Gazte (Azulgo Euskal Etxea, Azul, Argentina)
-Eusko Hazia (Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea, Chascomús, Argentina)
-Ugarritzak (Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxea, Arrecifes, Argentina)
-Gazte Alai (Necocheako Euzko Etxea, Necochea, Argentina)
-Gure Ametza (Euzko Alkartasuna, Macachín, Argentina)
-Denak Bat (La Platako Euzko Etxea, La Plata, Argentina)
-Eusko Indarra (Haize Hegoa Euskal Etxea, Montevideo, Uruguai)
-Itxaropen Gaztea (Euzko Etxea, Santiago, Txile)
-Utah'ko Triskalariak (Utah Basque Club, Salt Lake City, AEB)
-Orok Bat (Euskal Etxea, St Pierre eta Miquelon, Frantzia)

Aurtengo edizioan, EDBren helburu nagusia dantza taldeak Euskal Herriko folklorea eta dantzak sustatzen eta zabaltzen jarrai dezaten bultzatzea da. Hori guztia lurralde bakoitzean une bakoitzean indarrean dauden osasun- eta segurtasun-gomendioak kontuan hartuta. Mezua argia da: "Martxan jarri eta jarduerari ekin behar diogu berriro. Horretarako, beharrezko neurriak hartu behar ditugu, bizi dugun unearekin bat datozen baldintza seguruak bermatzeko," azpimarratu dute EDBtik.

Euskal Dantzarien Biltzarrarekin kontaktatzeko, idatzi dantzagune@gmail.com helbidera edo deitu (+34) 690 81 25 14 zenbakira.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia