euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako San Nicolaseko Javier Tiseraren poema bat dakar bigarrenez ‘Hatsaren Poesia Olerki Bilduma' lapurtarrak

2020/09/30

Javier Tisera
Javier Tisera

PUBLIZITATEA

San Nicolas, Argentina. Aurten, eta bigarren urtez jarraian, poeta, kazetari eta San Nicolaseko Euskal Etxeko erreferente den Javier Tisera gonbidatu du Euskal Herritik Hatsaren Poesia Elkarteak, bere Olerki Bilduman testu bat publikatzeko. ‘Hatsaren Poesia’ urtero argitaratzen da, euskaraz, Senpere-Baionan oinarria duela . Argitalpenaren 22. zenbaki honetan Iparraldeko hainbat artistek hartu zuten parte, baita gonbidatu batzuek ere, Tisera kasu.

Sannicolastarrak berak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “Hatsa Elkartearen bultzatzaileetako bat den Ainara Maia irundarra San Nicolasen ezagutu nuen, Euskal Astera etorri zenean 2017an. Euskal Asteko ekintza batean, nire olerki bat irakurri nuen eta entzun zuenean gonbidatu ninduen Bildumarako zerbait idaztera. Testuak euskaraz egon behar zuen, eta Ainara beraren eta Euskal Etxeko euskara irakaslea den Maria Begoña Tisera gure arrebaren laguntza izan nuen horretan".

Bigarren gonbitea iritsi zitzaionean berehala eman zuen baietza argentinarrak. “Harro egoteko zerbait da Zortzigarren Herrialdeko ordezkaria izatea”, adierazi digu. “Euskal poesiak eta argentinarrak ez dute lotura berezirik; horregatik pentsatzen dut euskal kolektibitateko idazleok landu dezakegula harreman hori. Izan ere San Nicolaseko  ‘Disámara’ Literatur Taldean euskal poeta bi gonbidatzeko asmoa dugu datorren argitalpenerako”.

'Beste arraza madarikatua' (La otra raza maldita) du izena Tiserak ‘Hatsaren Poesia. Olerki Bilduma 2020’ libururako hautatutako poemak. Ainara Maiari zor zaio itzulpena. Hona bi bertsioak hurrenez hurren.

Beste arraza madarikatua
“Nire hezurrek munduaren misterioa abesten dute”. Jacobo Fijman

Zeiharrak edo karratuak dira.
Beti emaitza batera iritsi behar dute,
zenbaki miserable batera 
ontzi baterako dimentsio bat 
ematen diona.
Ez dute inkontinentzia jasaten,
ezta naturaren neurrigabetasuna ere,
edo meteoroen bortizkeria, 
martiriaren eskuzabaltasun jasanezina 
edo izar-euria.
Materialetan jartzen dute euren begirada.
Eta euren formulekin 
eta korolarioekin ixten dituzte eztabaidak 
diagonalak azaltzeko gai dira 
baita suizidioa ere.
Baina ez dakite 
edo agian gutxieneko aldakor batentzat dute: 
magia.
Eta ez naiz untxiez ari 
ezta txapitoetako prestigitadoreez ere.
Ez dut ulertzen Jacobo biolinjolea
Kongresuko balkoian 
bere zapata gorriekin
eta hegoaldeko hospizioan sartzen dute 
medikatuta.
Ez dira teorizatzera iristen 
euren dogmekin 
eltzearen lurrina jaurtitzen dituzten irudiak 
edo muxu bateko hezetasun-maila.
Zorionez 
urruti daude esango luke Mario Jorgek,
zorionez 
desagertzen dira 
botatzen du Ruben Dariok…
txamanak 
eta matxiak 
ez dira gelditzen 
gaua lehorreratzen da
eta azalezina dena ereserki bat da,
entzuak unibertso dira 
eta poesiak agintzen du.

La otra raza maldita
“Mis huesos cantan el misterio del mundo”. Jacobo Fijman

Son oblicuos o cuadrados.
Siempre tienen que llegar a un resultado,
a una mísera cifra que le otorga
na dimensión para un envase.
No soportan la incontinencia,
la desmesura de la naturaleza,
la violencia de los meteoros
la insoportable generosidad del mártir
o la lluvia de estrellas.

Ponen sus ojos en los materiales.
Y con sus fórmulas
Y cierran discusiones con corolarios
Son capaces de explicar las diagonales
y el suicidio.

Pero no saben
O quizás la consideren una variable mínima:
la magia.

Y no hablo de conejos
ni de prestidigitadores de carpas.

No entienden al violinista Jacobo en el balcón de Congreso
con sus zapatos rojos
y lo encierran medicado en el hospicio del sur.

No alcanzan
a teorizar
con sus dogmas
las imágenes que disparan el olor de la olla
o los niveles de humedad en un beso.
Por suerte
están lejos diría Mario Jorge
por suerte se extinguen
escupe Rubén Dario…
los chamanes
y las machis
no se detienen,
la noche desembarca
y lo inexplicable es un himno,
los sentidos son el universo
y la poesía manda.



Komentarioak

  • Eskerrik asko...

    agian itzulpena hobe liteke... barka atrebentzia...

    Ainara Maia Urroz (Irun, Gipuzkoa), 2020/09/30 13:04

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia