euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantza talde bateko zuzendaria bazara edo horretarako trebatu nahi baduzu, hona FEVAk propio eratutako aukera

2022/11/03

Fevak antolatutako Dantza Tailerraren irudi promozionala
Fevak antolatutako Dantza Tailerraren irudi promozionala

PUBLIZITATEA

Olavarría, Buenos Aires. Datorren asteko asteburuan, azaroaren 12 eta 13an, Olavarriako ‘Gure Etxe Maitea’ Euskal Etxean egingo du FEVAk aurtengo bere bigarren dantza tailerra. Koordinazioan arituko dira Bahía Blancako Unión Vasca-ko Manu Irastorza eta Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxeko Josetxu Astolfi. Toki berean, larunbatean, FEVAren zuzendaritza batzordeak bilera egingo du, aurrez aurre zein modu birtualean, bertaratu ezin dutenentzat.

Tailerrak plaza eta agertokiko dantzak jorratuko ditu. “Garrantzi handia ematen diogu parte-hartzaileek beren esperientziak partekatzeari eta metodologia bateratu bat lortzeari. Helburua dantza tradizionalari arreta jartzea da, hau da, egitura koreografikoei, oinarrizko urratsei, keinu eta erritmoei” diosku Josetxo Astolfikk. Manu Irastorzak, bere aldetik, honakoa gaineratzen du: “Helarazi nahi dugun mezua da dantza ez dela ez gazteena, ez eta dantza-taldeena ere soilik, gure ondare komuna da eta gure esku dago”.

'Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan' izango da asteburuko lanean garatuko den beste ardatza. Gai honen inguruan, Euskal Herriko folklorearen bilakaerari buruzko zenbait tesi partekatuko dituzte, baita Diasporan gaur arte izan duen eragina ere. Landuko dituzte aurreskuaren eraldaketa prozesua, ezpatadantzarien eta pospolinen figurak euskal nazionalismoaren testuinguruan, dantzan dauden rol eta ereduak eta Argentinan izan duten eragina.

Dantza taldeabateko ardura badamazu, edo horretan interesa baduzu, garaiz zaude apuntatzeko!

Izena eman zeure EEan edo gehiago jakiteko jo secretaria@feva.com.ar helbidera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia