euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chinoko Euskal Etxeak datorren igandean bere Piknik Birtualean parte hartzeko gonbitea luzatu du, Youtube bidez

2020/09/03

Ezagutu nahi nola bizi duten Chinoko euskaldunek euren urteroko Besta? Eta nola ahalegindu diren besterik gabe pasa ez zedin?
Ezagutu nahi nola bizi duten Chinoko euskaldunek euren urteroko Besta? Eta nola ahalegindu diren besterik gabe pasa ez zedin?

PUBLIZITATEA

Chino, AEB. Datorren igandea --irailero lehenengo igandea, astelehen hori AEBetan jai eguna den Labor Dayko asteburuan-- urteroko bere Euskal Besta edo piknik eguna zuen Chinoko Euskal Etxeak eta urte bitxi honetan beste ia gainerako elkarretaratze fisiko guztiak bezala, bertan behera utzi dute. Bereziki gazteenek, ez dute ordea data besterik gabe pasatzen utzi nahi izan, eta Piknik Birtual bat egiteko deia zabaldu dute, Youtube bidez ('Chino Basque Club'), igandean goizeko 11etatik aurrera.

Nahi duenak eguna aita Antton Egigurenek aldez aurretik grabatutako mezarekin hasi ahal izango du, 11etan, eta programa, berez, eguerditik aurrera garatuko da, esan bezala Chinoko Basque Club-en Youtube kanalean. Egitarauan, Chino bertako euskaldunen etxeekin konektatuko dute eta bakoitza piknika nola ari den ospatzen eta aurten Besta etxetik nola biziko duen azalduko dute, kantuz, janariz, jokoen bidez, dantzatuz, istorio-kontari...

Batere ahaztu gabe Euskal Herritik parte hartuko dutela Chinoko Euskal Etxearen lagun diren hainbat musikari, heien artean dira Bankako Menditarrak, Iñaki Dieguez, Kiki Bordatxo, Joxe Angel Elizalde, Xabier & Aner Euzkitze, Mikel & Esti Markez eta Julen Alonso, Xabi Aburruzaga, Martin Lerissa & Mixel Ducau, Iñaki Reta & Marta Peruga, eta Ketxo. Ez da, ez, galtzen uzteko moduko aukera!

Hona antolatzaile den Christian Jaureguy-kren bideo gonbidapena ingelesez. Berarekin kontaktatzeko edo egun horretan nola edo zerekin parte hartu adosteko, bere emaila: ccjaureguy2@aol.com.


Chinoko Euskal Etxearen izenean, Christian Jaureguy Besta Birtualean parte hartzera gonbidatzen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia