euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chacabucoko EEak antolatutako Euskal Zine Kulturaleko mintegia harrera ona lortzen ari bere lehenengo saioetan

2008/04/21

Chacobucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxea da Euskal Zine Kultural mintegi honetako egoitza (argazkia EuskalKultura.com)
Chacobucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxea da Euskal Zine Kultural mintegi honetako egoitza (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Chacabuco hiri argentinarreko Guillermo Larregui Euskal Etxea pozik agertu da hilabete hasieran inauguratu zuen 'Euskal Zine Kultural mintegia'ren lehen saioetan lortutako erantzunarekin. Maricel Pelegrin antropologo eta dokumentalistaren gidapean, euskal etxeko egoitzan bildutako lagunek 'etnogenesi --nazioen edo arrazen jatorria-- garaikidearen mugimenduak aztertuz' hasi zituzten ekitaldiak. Igandero eskaintzen diren saiook ekaineko azkeneko astebururaino luzatuko dira Chacabucon.
Maricel Pelegrin antropologo eta dokumentalistak zuzentzen du Chacabucon, hilabete honen lehenengo igandean inauguratutako Euskal Zine Kulturaleko mintegia. Igandero antolatuko den seminario honek ekaineko azken igandea arte iraungo du eta hiru fase edo ziklotan banatuko da: etnogenesia, integrazioa eta Alex de la Iglesia bilbotar zuzendariaren irudiak eskainiko dituen euskal filmografia. Etnogenesiaren inguruan garatutako lehenengo saioak hamabost partaide bildu zituen, saioak baitaratu zituen bi dokumentalen harian. Sortu zen debateak ikusleak eta irakaslea bera bildu zituen, antolatzaileen balantze positiboa ekarriz.

Ekitaldia hasia bada ere, 'Euskal Zine Kulturala' mintegian izena emateko aukerak zabalik segitzen du, musutruke gainera. Interesa dutenek (02352) 450922 telefonora deitu dezakete edo Remedios Escalada de San Martin kaleko 230.era gerturatu. Euskal Etxea pozik agertu da orain arteko topaketetan lortutako erantzunarekin, 'igandeak nahiko lasaiak izaten baitira komunitate honetan', Eduardo Jose Izurieta Guillermo Larregui Euskal Etxeko zuzendaritza batzordekide eta lehendakari ohiak azaldu duenez. Chacabucoko euskaldunen elkartean 19 urte beteko ditu aurten.


Lotura interesgarriak

Chacabucoko txikienak munduko txapeldunekin hasi dira pilota ikasten
2007ko ekainaren 1ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Chacabucoko EEak 150 lagun bildu zituen aurtengo lehen afari handian
2007ko apirilaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia