euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Catalina Villanueva, Euskal Etxeko lehendakaria, Santa Feko Gizataldeen Elkarteko partaide hautatu dute

2011/03/18

Santa Feko Gizataldeen Elkarteko bilera, joan den asteazkenean
Santa Feko Gizataldeen Elkarteko bilera, joan den asteazkenean

PUBLIZITATEA

Santa Feko Gizataldeen Elkarteak (SFGE) plazaratu duenez, hiri horretako Euskal Etxeko lehendakari den Catalina Villanueva izango da epe berri honetan euskal ordezkari Santa Fe hirian presentzia daukaten gizatalde elkarteak biltzen dituen SFGE erakundean. Hori izan zen, izan ere, SFGEk joan den asteazkenen egindako biltzarrak hartu zuen erabakietako bat, Zuzendaritza Batzordea berritu baitzuen, iazko txostena eta balantzea egitearekin batera. Epe berrian, Cristina Usedo, Poloniako ordezkaria, izango da erakundeko lehendakaria, eta berarekin batera Maru Benzaquen, Israelgo ordezkaria, eta Antonio Cosentino, Italiakoa, idazkari eta diruzain, hurrenez hurren.

Santa Fe, Argentina. Santa Feko Gure Etxea Euskal Etxetik Mari Carmen Lasartek adierazten digu, euskal etxea Santa Feko Gizataldeen Elkarteko kide den heinean, SFGEk bilera egin zuela joan den asteazkenean, martxoaren 16an, eta besteak beste aurreko urteko txostena eta balantzea onartu zituztela bildutakoek eta Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zela. Hona nortzuk osatzen duten, zein herrialdeko ordezkari:

-Lehendakaria: Cristina Usedo (Polonia)
-Idazkaria: Maru Benzaquen (Israel)
-Diruzaina: Antonio Cosentino (Italia)
-1. batzordekide titularra: Carlos Kakisu (Japonia)
-2. batzordekide titularra: Catalina Villanueva (Euskal Herria)
-3. batzordekide titularra: Carlos Hitzler (Alemania)
-1. batzordekide ordezkoa: Salvador Novello (Italia)
-2. batzordekide ordezkoa: Ermelindo Ramos (Bolivia)
-Sindiko titularra: Alfredo Heldner (Suitza)
-Sindiko ordezkoa: Rosa Bondulich (Kroazia

Bilkura bukatuta, senidetasun afari bat partekatu zuten bildutakoek, buruzagi berrien ohoretan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia