euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Castillo Suarez, Leire Bilbao eta Itxaro Bordaren poesiak jakinmina piztu zuen Dublinen

2013/03/04

Suarez, Olaziregi, Bilbao eta Borda Dublingo emanaldian (argazkia Etxepare)
Suarez, Olaziregi, Bilbao eta Borda Dublingo emanaldian (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

"Forked Tongues" izeneko poesia antologiaren argitalpena dela eta, Dublinen izan berri dira Castillo Suarez, Leire Bilbao eta Itxaro Borda olerkariak. Liburuak hiru euskal egileen eta Miren Agur Meaberen poesiak ingelesera itzuli ditu, zenbait galiziar eta kataluniar idazleen lanekin batera. Euskal olerkariak Dublinen izan ziren euren olerkien irakurraldiak eskaintzeko, eta emanaldiek jakinmin handia piztu zuten, eurekin bertan izan zen Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskara zuzendariaren esanetan.

Dublin, Irlanda. Hiru euskal olerkariak Dublinen izan ziren iragan ostegunean, Forked Tongues antologia aurkezten. Bertan argitaratu diren lanak irakurri zituzten idazleek, euren itzultzaileekin batera, arrakasta handia lortuz, Etxepare Euskal Intitutuak jakinarazi duenez.

Bertaratu zirenen eta komunikabideen artean Euskal Herriarekiko jakinmin handia piztu zuten idazleok, Mari Jose Olaziregi Etxepareko Euskararen Sustapenerako zuzendariak adierazi duenez. Martxoaren 1ean, beste irakurketa bat egin zuten, oraingoan Corkeko Unibertsitatean.

Kontaktuak Irlandan

Etxepareko Euskararen Sustapenerako zuzendariak Irlandako kultur eragileekin kontaktuak egiteko probestu du bidaia. Horrela, Dublingo Cervantes Institutuko zuzendari Rosa Leónekin izan zen eta Irlandako literatura, zine, musika jaialdi eta ekimenetara euskal artistak eramateko bideak aztertu zituzten.

Horrez gain, zenbait editoreekin –Shearmans Books kasu-, bai eta Poetry Ireland erakundeko eta Irish, Spanish and Latin American Literature Festival jaialdiko arduradunekin egoteko parada ere izan zuen Olaziregik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia